Science of Cement and Related Complex Materials (SCRCM19)
Azalpena
PCC2019 tailerrak hainbat gai interesgarri jorratuko ditu; esaterako, material zementotsuenak bezalako material konplexuen sistemen funtsezko propietateak zehazteko diziplina arteko ikerketaren eta proben azken emaitzak. Leitmotiva materialen zientziaren ikuspegi bat da non egituraren eta azpiko prozesuen ezagutza sakon batek hainbat baldintza fisiko eta kimikoren pean duten portaera ulertzen laguntzen duen. Interesgarriak dira, halaber, oinarrizko prozesuen eta egituren modelatzean eginiko aurrerabideak material horiek erabiltzen direnean.
Tailerra plataforma bikaina izango da ingurumenak eta gizarteak aurrean dituen erronka berrietan hormigoia erabiltzearekin loturiko beste proiektu batzuei buruz eztabaidatzeko.
Honako gai espezifiko hauek jorratuko dira:
- Clinkering delakoa. Fase kristalinoak.
- Hidratazio prozesuak.
- CS-H gelaren eraketa eta hazkuntza. Propietate mekanikoak eta bolumetrikoak.
- Errendimendua eta karakterizazioa. Hormigoiaren iraunkortasuna eta jasangarritasuna.
- Zementuzko oinarridun konpositeak. Nanoadizioak eta nanoerrefortzuak.
- Portland ez den zementua.
- Aplikazio industrialetarako ideiak…
Batzorde antolatzailea:
Andres Ayuela, Centro de Física de Materiales CSIC-UPV/EHU-MPC and DIPC (chair)
Jorge S. Dolado, Centro de Física de Materiales CSIC-UPV/EHU-MPC and DIPC (chair)
Silvina Cerveny, Centro de Física de Materiales CSIC-UPV/EHU-MPC and DIPC
Juan José Gaitero, TECNALIA R&I
Edurne Erkizia, TECNALIA R&I
Jose Ramón Leiza, UPV/EHU
Hegoi Manzano, UPV/EHU
Helburuak
Fisikariak, kimikariak, material zientzialariak eta ingeniariak biltzea oro har material konplexuen karakterizazio konputazional eta esperimentalean eginiko azkeneko aurkikuntzak partekatzeko, baina arreta berezia jarrita material zementotsuetan eta haien fenomeno berezietan.
Zementuak bezalako material konplexuen zientzia eta teknologia integratzea. Parte hartzaileek beren azken emaitzak partekatuko dituzte material horien etorkizuneko aukerekin loturiko formatu integral batean.
Jarduera nori zuzenduta
- Unibertsitateko ikasleak
- Profesionalak
Kolaboratzaileak
Zuzendariak
Andrés Ayuela
Donostia International Physics Center (DIPC) Centro de Física de Materiales - MPC CSIC- UPV/EHU
Jorge Sánchez Dolado
Matrikula prezioak
REGISTRATION | 2019-07-15 arte |
---|---|
0 EUR | |
300,00 EUR |
Kokalekua
Miramar Jauregia
Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia
Gipuzkoa
Miramar Jauregia
Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia
Gipuzkoa