Gizartea
Arkitektura eta Hirigintza
Uda ikastaroa
TopaGune ikastaroa: Nola erraztu ekintza komunitarioa herri/hiri antolamendutik eta espazio eta ekipamendu publikoen diseinutik?

TopaGune ikastaroa: Nola erraztu ekintza komunitarioa herri/hiri antolamendutik eta espazio eta ekipamendu publikoen diseinutik?

Ira. 10 - 11. Ira, 2024 Kod. G23-24

Azalpena

 Aurtengo ediziorako lurraldea ardatz izatea proposatzen dugu. Lurraldea ikuspegi zabal batetik aztertu nahi dugu, bereziki,  gizarte azpiegitura edo komunitarioaren zentzuan oinarritu nahi dugu.

Izan ere, azpiegitura sozial edo komunitario bat pertsonen arteko harreman etengabeak edo errepikakorrak errazteko pentsatutako  azpiegitura fisiko moduan ulertzen dugu. Lurralde planifikazioaz ari gara, ekipamendu eta espazio publikoez, eta horien diseinuaz.  Gizarte azpiegituraren kontzeptua berriki proposatu du E. Klinenberg-ek, eta esaten digu gizarte azpiegitura dela kapital soziala sortzen duen azpiegitura fisikoa. Gure gizarte harreman kopurua, barietatea eta aniztasuna, gure kapital soziala, funtsezkoa da gure garapen pertsonalerako eta gure ongizate erlazional eta materialerako.

Eskolak, kiroldegiak, liburutegiak, gizarte etxeak, parkeak eta plazak pentsatu, diseinatu eta antolatu daitezke, jendea bertan elkartu eta harremanak izatea errazteko. Harreman horretatik abiatuta, harreman hori ohikoa edo errepikatua denean, bizilagunen arteko ezagutza eta errekonozimendua, mehatxu partekatuen aurrean elkartasuna eta, azken batean, gizarte kohesioa aktibatzen duten loturak sortzen dira.

Liburutegiak, kultura eta hezkuntza zentroak edo espazio publikoak eraiki daitezke, erabiltzaileen arteko harremana, lotura eta ekintza bateratua zein zerbitzuaren efizientzia eta eraginkortasuna edo kalitatea kontuan hartuta.

Kontua ez da nahitaez eraikin berriak eraikitzea, baizik eta egungoei asmo hori ematea. Horrek aldaketak eska ditzake espazioaren diseinu fisikoan eta, batez ere, zerbitzuak antolatzeko eta emateko moduetan harremanak heldu, lagundu eta errazteko.

Ikastaro hau TopaGune motatakoa izango da. Izen hau, partaidetza maila altuena eragiten duten ikastaroei ematen zaie. Kasu hauetan ikastaroen zuzendariak, UIKko zuzendaritza akademikoak eta ikastaroan erraztatzaile lanak egingo dituen pertsonak elkarrekin diseinatzen dituzte eraginkorrenak izango diren teknikak ikastaroa parte hartzailea izateko. 

 

Irakurri gehiago

Helburuak

Inspiratzaileak izan daitezkeen adituen eta arituen esperientziak ezagutzeko espazioa sortzea.

Lurraldean ekintza komunitarioaren arloan lanean ari  garen eragile ezberdinen arteko elkarrizketarako topaleku bat sortzea.

Elkarlanerako bideak zabaltzea.

Jarduera nori zuzenduta

  • Publiko orokorra
  • Unibertsitateko ikaslea
  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak
  • Irakasleak
  • Profesionalak

Metodologia

  1. Metodologia aktiboa eta parte-hartzailea erabiliko da, ikaslea ardatz duen ikaskuntzaren ikuspuntutik abiatuta, horiek baitira beren ikaskuntza-prozesuaren benetako protagonistak. Ikuspuntu horretatik, ikaskuntza esanguratsua gailenduko da. Horretarako, honako tresna pedagogiko anitzak erabiliko dira, adibidez: 

  1. Ezagutzak lortzera bideratutako azalpen teorikoak, non eztabaida eta parte-hartzaileen parte-hartze aktiboa sustatuko diren. 

  1. Eztabaidarako eta hausnarketarako bidea ematen duten talde-jarduerak, landutako edukiak ulertzeko eta integratzeko. 

  1. Ikusmenetik eta entzumenetik murgiltze dinamikak, hausnarketa eta barneratzea ahalbidetzen dutenak. 

  1. Tresna interaktiboen bidez partekatzeko espazioak sortzen dituzten jarduerak. 

  1. Ikastaro osoan zehar egingo diren jarduera pertsonalak eta taldekoak, azken produktu bat edo erronka txiki bat egitera bideratuak. Produktu hori zuzenean aplikatuko da, maila pertsonalean edo maila profesionalean, hainbat eremutan erabili ahal izateko. 

Irakurri gehiago

Kolaboratzaileak

  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Errenteriako Udala
  • Gipuzkoako Eskola Irekia

Zuzendariak

Mikel Pagola Tolosa

Gipuzkoako Foru Aldundia

Mikel pagola Tolosa Gipuzkoako Foru Aldundiko Gobernu Oneko eta Berrikuntza Politiko- Sozialeko zuzendaria

Miren Arbelaitz Garcia

Gipuzkoako Foru Aldundia / Diputación Foral de Gipuzkoa, Herritarren Partaidetzarako Zerbitzua - Servicio de Participación Ciudadana

Hizlariak

Zorione Aierbe Lizarralde

Prometea

Diseñadora y facilitadora de procesos participativos y de creación colectiva Zorione Aierbe es Licenciada en Ciencias Ambientales por la Universidad Autónoma de Barcelona, con un intercambio de un año con el Van Hall Instituut de Leeuwarden (Holanda). Cuenta con formación de Postgrado en Gestión Municipal de la Agenda 21 Local; Técnico Superior en Gestión Ambiental, Certificación ISO-14001; Gestión Local de Políticas Educativas en la Administración Local; Igualdad de Género; y formación especializada en metodologías para el acompañamiento a personas, equipos y grupos desde diferentes disciplinas. Su experiencia se ha desarrollado sobre todo en el ámbito de la participación ciudadana desde una mirada sistémica, integral y de sosteniblidad, formando parte del tándem fundador de Prometea, SC, empresa en la que desarrolla su actividad desde 2003. En los últimos años ha co-liderado numerosas iniciativas de diseño y facilitación de procesos participativos y de creación colectiva, principalmente con la Administración Pública; aportando, en todos ellos, su compromiso por el trabajo de calidad y construido con las personas y entidades

María Arana Zubiate

URBANBAT KOOP

María Arana Zubiate arkitektoa, ikertzailea eta komisarioa da. Lan esperientzia handia du arkitekturari eta hirigintzari buruzko hainbat azterlanetan, eta Hiri Antolamenduko Plan Orokor eta Partzialak eta Obra Egikaritzeko eta Zuzentzeko Proiektuak idazten parte hartu du.

Patxi Galarraga Aiestaran

PROJEKTA URBES

EHUko Donostiako Arkitekturako Goi Eskola Teknikoan ikasitako arkitektoa, PROJEKTA URBES arkitektura- eta hirigintza-bulegoa zuzentzen dut Miren Vivesekin batera. Osasuna, Ekitatea, Zaintza eta Jasangarritasuna ardatz hartuta, erakunde publikoentzako aholkularitza ematen eta proiektuak idazten ditugu, arloen arteko zeharkakotasuna eta arduradun politikoen, teknikarien eta herritarren prestakuntza eta parte-hartzea errazten duten prozesuak txertatuz.

Ricard Gomá Carmona

Politika eta Administrazio zientzian Doktore. UABko Zientzia Politikoa eta Zuzenbide Publikoa Departamentuko irakaslea. Institut Metrópoliko Zuzendaria.

Itsaso Larramendi Elexgaray

Hirigintzaren potentzial politikoan interesatuta nago, eta tokian bizi diren pertsonekin eta pertsonentzako hiri-inguruak sustatzen egiten dut lan. Hirigintza eguneroko bizitzaren ikuspegi eta beharretatik lantzean espezializatua. Tipiko bazkide naiz, eta hiri plangintzarekin harremana duten proiektuen ardura daukat, udal-mailako diseinu eta parte-hartze prozesuak ere bideratzen ditudalarik.

Ane Lore Mendinueta Bernaras

Gipuzkoako Foru Aldundia

2021tik Gipuzkoako Foru Aldundiko arkitektoa da, Zainketa eta Gizarte Politiketako Departamentuan. 2002an arkitekto-urbanista ikasketak burutu ondoren, zortzi urtez, bulego propioa izan zuen. Etapa horretan, pare bat urtez, bulegoko lana eta udaletxetako arkitekto lana uztartu zituen. Ondoren, beste hamaika urtez udal-administrazio desberdinetan jardun du udal-arkitekto lanetan. Arlo desberdinetan eskarmentua dauka, hala nola: hirigintza-plangintzan eta diziplinan; udal azpiegituretarako proiektuak idatzi eta zuzentzen; partikularrentzako proiektuak idatzi eta obrak zuzentzen eta azpiegitura publikoetarako proiektuen eta obren kontratatazioak egin eta hauen jarraipenak egiten. Udal teknikari lanetan, hainbat parte-hartze prozesuetan ere aritu da, espazio publikoetarako proiektuen diseinuetan.

Iciar Montejo Romero

Prometea, S.C., socia

Diseñadora y facilitadora de procesos participativos y de creación colectiva Iciar Montejo Romero es licenciada en Ciencias Económicas y Empresariales por la Universidad del País Vasco. Cuenta con formación de Postgrado en Participación y Desarrollo Comunitario, Resolución de Conflictos Públicos y Ordenación y Gestión del Territorio; Cursos de Doctorado en Economía Internacional y Desarrollo Humano Sostenible; Igualdad de Género; y formación especializada en metodologías para el acompañamiento a personas, equipos y grupos desde diferentes disciplinas. Su experiencia se ha desarrollado sobre todo en el ámbito de la participación ciudadana desde una mirada sistémica, integral y de sostenibilidad, formando parte del tándem fundador de Prometea, SC, empresa en la que desarrolla su actividad desde 2003. En los últimos años ha co-liderado numerosas iniciativas de diseño y facilitación de procesos participativos y de creación colectiva, principalmente con la Administración Pública; aportando, en todos ellos, su visión estratégica y su pasión por el trabajo con las personas y por lo público.

Andere Ormazabal Gaston

EHU Partehartuz, Irakaslea

Andere Ormazabal (Donostia, 1981). Politika eta Administrazio Zientzietan, Soziologian eta Antropologian lizentziaduna eta Politika Zientzietan doktorea da, eta Partaidetza eta Komunitate Garapena (2017) eta Ikasketa Feministak eta Generokoak (2010) masterrak egin ditu, denak Euskal Herriko Unibertsitatean. EHUko Politika eta Administrazio Zientzien Saileko irakaslea da. Parte Hartuz Ikerketa Talde Kontsolidatuaren baitan, ondorengo ikerketa lerroak jorratzen ditu: partaidetza, herri mugimenduak eta gobernantza. Joxemi Zumalabe Fundazioko kidea da.

Aizpea Otaegi Mitxelena

Soziologian eta Politika Zientzietan lizentziatua da eta Elhuyar Fundazioko Aholkularitza Zerbitzuan koordinatzaile nagusia izan da 2019an Errenteriako alkate aukeratua izan arte. Fundazioan politika publikoen arloko aholkulari lanetan jardun du batez ere hizkuntzaren normalizazioa eta berdintasuna gaiak landuz. Horrekin batera, Udako Euskal Unibertsitateko hainbat ikastarotan parte hartu izan du hizlari gisa, bai bi gai horiek jorratuz eta baita pandemia garaiko esperientzien inguruko azalpenak emanez.

Mikel Pagola Tolosa

Gipuzkoako Foru Aldundia

Mikel pagola Tolosa Gipuzkoako Foru Aldundiko Gobernu Oneko eta Berrikuntza Politiko- Sozialeko zuzendaria

José Oscar Rebollo Izquierdo

Director del Servicio de Acción Comunitaria del Ayuntamiento de Barcelona, ha sido Director del Instituto de Gobierno y Políticas Públicas (IGOP) de la Universitat Autònoma de Barcelona (UAB) y Profesor de Sociología de la Universitat Autònoma de Barcelona. Las líneas de investigación principales que ha desarrollado han sido: Políticas de proximidad, Desarrollo local y regeneración urbana, así como Metodologías participativas. Ha trabajado como asesor de diversos gobiernos locales (Barcelona, Girona, L’Hospitalet, Donostia/San Sebastián, Rubí, Sabadell, Terrassa, y otros), así como de otros organismos e instituciones como: Diputació de Barcelona, Observatorio Internacional de la Democracia Participativa (OIDP), Fundación Eroski, Fundación Kaleidos, y otras. En estos años ha coordinado proyectos de transformación urbana como planes comunitarios, proyectos de urbanismo participativo, planes integrales de barrios, planes estratégicos, agendas locales 21, entre otros. Autor de diversas publicaciones en la materia. En septiembre de 2022 se incorpora como profesor de Sociología en la UAB

Maite Ruiz de Sabando Madina

Ayuntamiento Vitoria

Gizarte langilea da, eta gaur egun Psikologiako graduko ikasketak amaitzen ari da. Etika soziosanitarioan aditua. Gasteizko Udaleko Gizarte Politiketako Saileko koordinatzailea da. 26 urte jardunean; horietatik 20 urte adinekoen arloan lan egin du, BIZAN sarearen komunitate-proiektua (adinekoentzako harreman- eta topaketa-guneak) eta familia zaintzaileei laguntzeko programa gidatuz eta inplementatuz. Azken 3 urte hauetan, Sailaren zeharkako gaiak koordinatzeko eginkizunak bete ditu: indarkeria matxista, haurren babesgabetasuna, familiei laguntzea, gizarteratzea eta abar, eta beste gai berritzaile batzuk, hala nola gizarte-zerbitzuen irudia hobetzea, gogoeta egitea eta komunitatean zaintza-zerbitzu sozialen ikuspegi baterantz aldatzea

Koldo Telleria Andueza

UPV/EHU

Koldo Telleria Andueza (Segura, 1972) arkitekturan lizentziatua da EHUn, Hirigintzan diplomatua ere bada eta Sevillako UPOn eta Antropologian Master bat dauka. Hiri Kolektiboa sortu zuen 2002an eta hirigintzarako parte-hartze prozesu ezberdinak diseinatu, zuzendu nahiz gauzatu ditu Euskal Herriko testuinguru ezberdinetan. Saharan, Mozambiken eta Pakistanen aritua da kooperazio lanetan. EHUko arkitektura eskolan irakaslea da. Gaur egun, hirigintza eta lurralde antolamenduan gizartearekin elkar lanean eta ikerketan dihardu.

Iker Tolosa Lafuente

Donostia Kultura, Kultur Etxeko zuzendaria

Kazetaritzan lizentziatua, hamabost urte baino gehiago eman ditu kulturan, ia guztiak kudeaketa publikoan. Denbora honetan, Donostiako hainbat auzoetako Kultur Etxeetako zuzendaria izan da (Altzan, Amaran, Antiguan eta Loiolan). Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburutzan antzerki eta dantza sorkuntza egonaldi eta bitartekaritza, eta nazioarteko elkartruke programak kudeatu ditu, Hazitegiak Kaiaren arduradun gisa. Europa eta Afrikako bazkideen parte-hartzea izan duten Corners Of Europe, Joan Etorriak, edota Share proiektuetan koordinazio orokor eta publikoen gaineko ardurak bete ditu. Olatu Talka jaialdiaren antolaketaz ere arduratu da hainbat ekitaldietan. 2018-2023 bitartean, Errenteriako Kultura Teknikaria arduradun zereginetan aritu da. Garai honetan bertako kultur plan estrategikoa burutu eta Lekuona Fabrikaren kultur proiektuaren diseinuaz eta martxan jartzeaz arduratu den lantaldearen arduraduna izan da. Gaur egun, Intxaurrondo eta Larrotxene Kultur Etxeetako zuzendaria da.

Mikel Valero Alzaga

"Arkitekoa formakuntzaz. Donostia eta Ljubljanako arkitektura eskoletan burutu nituen ikasketak. Mugimendu sozialetan ibilitakoa naiz eta ekonomia sozialean oinarritutako hainbat esperientzetan parte hartu izan dut. Nire lekukotasun ikuspegia formakuntzaz gain, esperientziaz datorkit. Hiritik At-en, prozesuen diseinuaz eta antolaketaz arduratzen naiz. Besteak beste, auzo planen garapenean edota lurralde burujabetza proiektuen dinamizazioan ibiltzen naiz."

Miren Vives

EHUko Donostiako Arkitektura Goi Eskola Teknikoan ikasitako arkitektoa, PROJEKTA URBES arkitektura- eta hirigintza-bulegoa zuzentzen dut Patxi Galarragarekin batera. Hiri eta auzo osasungarriago eta bidezkoagoak sustatzen ditugu, pertsonen eguneroko bizitzan eta ongizate fisikoan, mentalean eta sozialean ingurune urbanizatuek eta eraikiek duten eragina oinarri hartzen duten diagnostikoen eta proiektuen bitartez. Horretarako hainbat ikuspegi hartzen ditugu ardatz, besteak beste generoa, zahartze aktiboa, haurtzaro autonomoa, aniztasun funtzionala edota ahalmen ekonomikoa.

Matrikula prezioak

Aurrez aurre2024-05-31 arte2024-09-10 arte
25,00 EUR50,00 EUR
- 71,00 EUR
- 61,00 EUR
- 50,00 EUR
- 61,00 EUR
- 61,00 EUR

Kokalekua

1. EGUNA: Miramar jauregia 2. EGUNA : Lekuona Farbika (Av. Ugarritza, 1, 20100 Errenteria)

Gipuzkoa

43.3148927,-1.9985911999999644

1. EGUNA: Miramar jauregia 2. EGUNA : Lekuona Farbika (Av. Ugarritza, 1, 20100 Errenteria)

Gipuzkoa

Sustainable development goals

2030 Agenda da nazioarteko garapenerako agenda berria. Nazio Batuen Erakundeak onartu zuen 2015eko irailean eta giza garapen jasangarriaren aldeko tresna eraginkorra izan nahi du planeta osoan. Haren zutabe nagusiak dira pobrezia errotik desagerraraztea, zaurgarritasunak eta desberdintasunak urritzea, eta jasangarritasuna bultzatzea. Aukera paregabea eskaintzen du mundua 2030. urtea baino lehen aldatzeko eta pertsona guztien giza eskubideak bermatzeko.

Garapen jasangarrirako helburuak

10 - Desberdintasunak murriztea

Herrialdeetako eta haien arteko desberdintasunak murriztea. Gai gakoak: pertsona guztien inklusio sozial, ekonomiko eta politikoa sustatzea, aukera berdintasuna, zergen, soldaten eta berdintasunerako gizarte babesaren politikak, migrazioa eta migrazio politikak, garapenerako laguntza ofiziala, munduko erakunde eta merkatuak arautzea eta zaintzea.

Informazio gehiago
10 - Desberdintasunak murriztea

11 - Hiri eta komunitate jasangarriak

Hiriak eta giza asentamenduak inklusiboak, seguruak, erresilienteak eta jasangarriak izatea lortzea. Gai gakoak: sarbidea etxebizitza eta oinarrizko zerbitzu egoki, seguru eta irisgarrietara, garraio sistema egokiak eta jasangarriak, hirigintza inklusiboa, plangintza eta kudeaketa parte hartzailea, kultura eta natura ondarearen babesa, airearen kalitatea, hondakinak, berdeguneak, hiriguneen, hiri inguruen eta landa inguruneen arteko loturak.

Informazio gehiago
11 - Hiri eta komunitate jasangarriak