Unitate didaktiko digitalak: oinarriak, diseinua eta ebaluazioa

Unitate didaktiko digitalak: oinarriak, diseinua eta ebaluazioa

Urt. 14 - 21. Ots, 2019 Kod. @2-19

Azalpena

Ikastaro honek Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Saileko eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko Baliozkotzea izango du (1868170028 Kodea) unibertsitateaz kanpoko irakasleentzat.

Konpetentzia digitala asko entzuten ari den arloa da gaur egun; baina, askotan, ikuspegi instrumentala oinarri hartuta ulertzen dugu irakasleok. Konpetentzia honen ikuspegi pedagogikoa eta holistikoa oinarri hartuta, unitate didaktikoen diseinuan aritzea da ikastaro honen helburua. Horretarako gakoak landuko ditugu: gako didaktikoak, diseinua egiteko; gako tekno-pedagogikoak, tresna digitalen erabilera pedagogikoari buruz hausnartzeko; eta ebaluazio-gakoak, egindako lanari eta gure jardunari buruzko ikuspegi kritikoa garatu eta ikasten jarraitzeko.

-30 ordu 4 astetan zehar (astero 7-8 orduko dedikazioa)

-Hasiera: 2018/01/14 Bukaera: 2018/02/21

  -Tarifa bakarra: 80 euro

  -Hizkuntza ofiziala: euskara

Irakurri gehiago

Helburuak

Konpetentzia digitalak ikas- eta irakas-prozesuetn duen garrantziaz jabetzea.

Unitate didaktiko digital bat zer den ulertzea.

Unitate didaktiko digitalak diseinatzeko eta ebaluatzeko autonomia garatzea.

Lankidetzan aritzea eta ikastea baloratzea.

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikasleak
  • Irakasleak

Programa

2019-01-15 / 2019-01-22

Oinarri tekno-pedagogikoak eta diseinua

  • Oinarri tekno-pedagogikoak
  • Konpetentzia digitala
  • Unitate didaktiko digitalen diseinua

2019-01-22 / 2019-01-29

Konpetentzia digitalaren arabera sailkatutako erreferentziazko tresnak

  • Informazioa eta informazio-alfabetatzea lantzeko tresnak
  • Komunikazioa eta kolaborazioa lantzeko tresnak
  • Eduki digitala sortzeko tresnak

2019-01-29 / 2019-02-05

Talde-lana: unitate didaktiko digitalen diseinua

  • Taldeak egin
  • Unitate didaktiko digitalak diseinatzea

2019-02-05 / 2019-02-12

Talde-lana: unitate didaktiko digitalen materiala

Taldeka, egindako unitate didaktiko digitalen material digitala prestatu.

2019-02-12 / 2019-02-19

Unitate didaktiko digitalen ebaluazioa

  • Taldeka, egindako unitate didaktiko digitala aurkezteko bideo bat egin.
  • Ebaluazioa, errubrikan oinarrituta: autoebaluazioa eta koebaluazioa.

Zuzendariak

Amaia Arroyo Sagasta

HUHEZI - Mondragon Unibertsitatea, Irakaslea eta ikerlaria

Hezkuntza Bereziko Magisteritzan diplomatua (2004), IKTak formazioan aplikatuta masterduna (2006), Komunikazio eta Hezkuntza Sarean masterduna (2012), eta Komunikazioan eta Hezkuntzan doktorea (2017): Konpetentzia Digitala, Norbere Ikas-Alorra (NIA) eta Erakundearen Ikas-Alorra (EIA) dira bere ikerlerroak. Hainbat zereginetan ibili izan da: irakasle, aholkulari, editore, ikasmaterial-egile... baina teknologia digitalaren ikuspegi pedagogikoa da bere interesgunea, eta zeregin guztietan ardatz horri eusten saiatzen da. Gaur egun, Mondragon Unibertsitateko HUHEZI Fakultateko irakaslea eta ikerlaria da, KoLaborategiko kidea. Gainera, UEUk eta EHUk eskaintzen duten HEZikt graduondokoan irakaslea, koordinatzailea eta Batzorde Akademikoko kidea da.

Hizlariak

Josune Aranguren Mujika

Ikton

Legelari eta ekonomialaria da formakuntzaz (Deustuko unibertsitatea, 2005) eta profesionalki enpresa kudeaketara lotua egon da beti. Enpresa kudeaketan masterduna da (Mondragon unibertsitateko MBA, 2011). IKT ON Hezkuntza-aholkularitzako bazkide sortzailea da eta kontuen kudeaketaz arduratzen da batez ere, erakunde eta ikastetxeetako zuzendaritza taldeekin harremanetan. IKT ON-eko irakasle-taldearen koordinatzaile eta arduraduna da. Bere egitekoen artean gustukoen duena, ikastetxeetako formakuntza-plangintzak antolatu eta bertan eman beharreko formakuntza-saioak zuzentzea da.

Matrikula prezioak

Matrikula2019-01-16 arte
80,00 EUR