Garapen atipikoko haurren ikasketa hezkuntza-inguru elebidun (edo eleaniztun) batean
Azalpena
Uda Ikastaroa aurrez aurre egingo da.
Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Sailak irakasleen etengabeko prestakuntza gisa ere baliozkotzea eskatu da.
Uda Ikastaroak hizkuntza garatzeko arazoak dituztenengan jarriko du arreta batez ere, eta bereziki haur hezkuntzatik lehen hezkuntzarako trantsizioan. Ikastaroak iraungo duen bi egunotan hizkuntza-arazoak dituzten haurren familiek beren bizipen eta eskarmentua partekatu ahal izango dute hizkuntza-arazoak dituzten haurren hezkuntzaren erronkarekin jakinmina duten hainbat arlotako profesional, ikertzaile eta ikaslerekin.
Lehen eguneko sarrera-hitzaldiaren ondoren hizlari banaka edo binakako hitzaldiak izango dira, eta baita mahai-inguru labur bat ere, alderdi eta esperientzia konkretuei buruzkoak. Bigarren egunean garapen ez-ohikoa duten haurren hezkuntzarako garrantzizkoak diren hainbat gai sozio-sanitario eta hezkuntzakoak jorratuko dira. Aurreko saioetan zehar ikasitakoa praktikatzeko aukera emango duen tailer batekin amaituko da ikastaroa.
Hitzaldi batzuk gaztelaniaz, eta beste batzuk euskaraz izango dira. (ikusi eta irakurtzeko euskarriak bi hizkuntzatan, ahal den neurrian)
Helburuak
Haurren hizkuntza-garapenaren inguruko ikerketen emaitzen eta ezagutzen zabalkundean laguntzea eta baita haiek eskola barruko ikaskuntzan duten garrantzia kontzientzia hartzean ere.
Osasun, hezkuntza eta gizarte zerbitzuen alorreko ikertzaile eta profesionalak harremanetan jartzea, eta baita ikasleekin eta garapen ez-ohikoa duten haurren familiekin ere, esperientziak eta hezkuntza-programak elkarren artean parteka ditzaten.
Familiei babesa eskaintzea, formakuntza eskainiaz.
Pediatrak eta osasun arloko profesionalen formakuntzan laguntzea, bereziki gizarte elebidun eta eleanitzetako hizkuntzaren garapenaren inguruko gaietan.
Jarduera nori zuzenduta
- Unibertsitateko ikasleak
- Unibertsitarioak ez diren ikasleak
- Irakasleak
- Profesionalak
- Publiko orokorra
Programa
2021-09-17
Erregistroa / Registro
“jardueraren aurkezpena / Presentación de la actividad“
- Belen Compains Beaumont Osasunbidea - Pediatra
- Maria José Ezeizabarrena Segurola UPV/EHU - Irakasle-Ikertzailea
“Gure mankomunitateak hizkuntzaren erabilera sendotzeko eskaintzen dituen baliabideak / Recursos que ofrece nuestra mancomunidad para el reforzamiento lingüístico “
- Patri Arburua Etxeberria Bortzirietako Euskara Mankomunitatea - Euskara Teknikaria
“Egungo hezkuntza-legediak kontuan hartutako (edo hartu gabeko) alderdi soziolinguistikoak / Aspectos sociolingüísticos considerados (o no) en la legislación educativa vigente“
- Paula Kasares Corrales UPNA - Irakasle Atxikia / Profesora Asociada
Atsedena
Haur eta lehen hezkuntzako ikasle elebidun eta eleaniztunen ikasteko arazoak hauteman eta haietan esku-hartzeko ibilbideak / Itinerarios para la detección e intervención en los problemas de aprendizaje de escolares bilingües y plurilingües de infantil y primaria
“Ordutegia / Horario: 17: 45 h a 18:15 h (Beste hizlari batekin partekatutako konferentzia / Conferencia compartida con otro ponente) Esku-hartze eta hautemate goiztiarra ikaskuntza zailtasunetan / Estimulación en detección temprana de las dificultades de aprendizaje“
- Fernando Senosiain Mikelez CREENA - Teknikaria,, Ikaskuntza eta Ahozko Hizkuntza Zailtasunetan / Técnico en Trastornos de aprendizaje y lenguaje oral
- Maria Isabel Soto Eneriz CREENA - Teknikaria, Ikaskuntza eta Ahozko Hizkuntza Zailtasunetan / Técnico en Trastornos de aprendizaje y lenguaje oral
“El protocolo en la práctica / Protokoloa praktikara eramanda“
- Rebeca Campo Balduz Peraltako Juan Bautista Irurzun Ikastetxe Publikoa - Entzumen eta Hizkuntza irakaslea
- Blanca Aguirre Ezquerro Peraltako Juan Bautista Irurzun Ikastetxe Publikoa / Juan Bautista Irurzun de Peralta - Haur Hezkuntzako irakaslea / Maestra de Educación Infantil
“Haurraren hizkuntza eta komunikazio garapena behatzen/ La observación del desarrollo lingüístico y comunicativo infantil“
- Izaskun Eskubi Goienetxe Berritzegune Nagusia. Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco - Teknikaria / Técnico en escuela inclusiva
- Javier Azpitarte aRIÑO Berritzegune Nagusia. Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco - Arreta Goiztiarreko Talde Eragilearen koordinatzailea EAEn / Coordinador de Atención Temprana
Mahai ingurua: “Ordutegia / Horario: 19: 30 h a 20:00 h (3 pertsona / 3 participantes) Arreta goiztiarra hezkuntza elebidunean / La atención temprana en el sistema educativo bilingüe“
- Maria José Ezeizabarrena Segurola UPV/EHU (Moderatzailea)
- Maria Isabel Soto Eneriz CREENA - Teknikaria / Técnico
- Nere Inda Goikolea Berritzegune Nagusiko teknikaria. Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco - Técnico en educación infantil
2021-09-18
“Papel del pediatra y del neuropediatra en los problemas del aprendizaje en niños bilingües y plurilingües /Pediatraren eta neuropediatraren zeregina, haur elebidun eta eleaniztunen ikasteko arazoen aurrean“
- Mª José Álvarez Gómez Osasunbidea - AGko pediatra eta neuropediatra / Pediatra de AP y neuropediatra
- Belen Compains Beaumont Osasunbidea - AGko pediatra / Pediatra de AP
“Retos y cambios en el Servicio de Atención Temprana y en la Valoración de Discapacidad y Dependencia en Navarra / Erronkak eta aldaketak Nafarroako arreta goiztiarreko zerbitzan eta ezgaitasun-menpekotasunar en balorazioan. Torkizunari begira“
- Jesús Vaca Guergue Centro de Atención Temprana - Psikologoa / Psicólogo
- Javier Zugasti Moriones Agencia Navarra Autonomía y Desarrollo Personas - Medikua / Médico
“Xakea, ikasteko arazoei aurre egiteko baliabidea / El ajedrez como recurso en los problemas de aprendizaje“
- Oier Irujo Compains PT irakaslea / Maestro PT
Atsedena
“Plurilingüismo y dislexia: vivencias y aprendizajes desde el ensayo-error / Eleaniztasuna eta dislexia: bizipenak eta entsegu-erroretik abiatutako ikasketa“
- Iranzu Ostolaza Gaspar Disnavarra - Lehendakaria / Presidenta
- Ana Ruiz Hanningan Disnavarra - Psikologoa / Psicóloga
“Pautas de intervención en niños bilingües y plurilingües con trastornos de aprendizaje / Ikasteko zailtasunak dituzten haur elebidun eta eleanitzengan esku-hartzeko jarraibidea“
- Marta Fernández Barrutia Phonos - Pedagogian Doktore / Doctora en pedagogía
- Arantza Belastegui Durañona Aldapeta María Ikastetxea - Orientabide ataleko psikologo arduraduna / Psicóloga Responsable del Dpto. de Orientación
Amaierako eztabaida eta ekitaldiaren itxiera / Discusión final y clausura del evento
Zuzendariak
Belen Compains Beaumont
Centro de Salud de Lesaka
Nafarroako Unibertsitatean medikuntzan lizenziatua. Nafarraoko Hospitalean pediatria espzializazioa. 1990 geroztik Lehen Mailako Arretako mediku bezala lan egiten dut, lehengo hirurak Iruñeko Udalaren mediku gisako lanarekin konpatibilizatuta. 1993 geroztik Lesakako Osasun Zentroko pediatra. Desagertutako Bortzirietako ELAIAko (Equipo Local de Atención a la Infancia y Adolescencia) bazkide sortzailea. Nafarroako Arreta Goiztiarraren Elkartearen sortzaile eta lehen Lehendakaria. Nafarroako pediatria elkartearen haur garapenaren taldekidea. Oraingo Haur Garapenaren eta ohiko Arreta Goiztirarraren NAUPeko irakasle laguntzailea. Ur terapia eta neurorehabilitazioari buruzko Lesakako ikastaroen zuzendaria. 2017.ko bi ikastaroetan hizlaria. Arreta goiztiarraren azken hiru kongresuetan gutxienez eta Nafarroako pediatira elkartean komunikazioak aurkeztu ditut, beti haur garapena eta Arrta Goiztiarrarekin lotuta. Une honetan hiru ikerketa proiektuetan parte hartzen ari naiz.
Maria José Ezeizabarrena Segurola
Letren Fakultatea - ELEBILAB (UPV/EHU)
Euskal Filologia Litzentziaduna (UPV/EHU) eta Hizkuntzalaritzan Doktore (U. Hamburg). Irakasle eta ikertzaile Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak sailean (UPV/EHU). ELEBILAB Ikertaldearen Zuzendaria (UPV/EHU). Ikerketa gaiak: elebitasun goiztiarra; haurren keinuak, hiztegia, gramatika eta fonologia; hizkuntzaren erabilera hizkuntza-ukipen egoeratan.
Hizlariak
Blanca Aguirre Ezquerro
Juan Bautista Irurzun de Peralta, Maestra de Educación Infantil
Grado en Magisterio de Educación Infantil (Universidad de Navarra) Grado en Magisterio de Educación Primaria (Universidad Camilo José Cela) Máster en Inteligencias múltiples aplicadas a la Educación Infantil (Universidad de Alcalá) Trabajo actual: maestra de Educación Infantil en el colegio Juan Bautista Irurzun de Peralta.
Mª José Álvarez Gómez
Medikuntza eta Kirurgia Lizentziaduna (U. Navarra 1985). Pediatria eta Arlo Berezietan espezializatua (U. Navarra, 1985-1989). Haurren Neurologia Espezializazio areagotutako Programa (U. Navarra, 1989-1991). Doktore eta Kirurgian Doktore (U. Navarra, 1996). NBO ( Newborn Behavioral Observation System ) eskalak ezartzeko gaitasun agiria, Brazelton Institute -Children´s Hospital Boston eta Harvard Medical School Boston-en, 2005ean, eta Brazelton Centre United Kingdom -Addenbrooks´Hospital eta Cambridge University-n 2012an . Pediatra bezala dihardu azkeneko 30 urteetan Lehen Arretan, Nafarroan. Egun, Mendillorriko Osasun Zentroan. Azkenaldiko ikerlerro nagusia: Garapenaren pediatria
Patri Arburua Etxeberria
Bortzirietako Euskara Mankomunitatea
Bortzirietako Euskara Mankomunitateko teknikaria 1994tik. Euskal Filologian lizentziaduna eta Hizkuntza Plangintzan Graduondoko Unibertsitate Diplomaduna (UPV/EHU).
Javier Azpitarte aRIÑO
Arantza Belastegui Durañona
Diplomada en logopedia y magisterio de audición y lenguaje. Grado en primaria con mención en Educación Especial. Trabajo como maestra de audicón y lenguaje en la escuela pública.
Izaskun Eskubi Goienetxe
Berritzeguna Nagusia
Pedagogian eta Psikopedagogian lizentziatua. Psikomotrizista.Nire lan-hastapenak Zereginen Ikaskuntzarako Gela (ZIG) batean izan ziren, tailerreko irakasle gisa, eta gero orientatzaile izatera igaro nintzen bigarren hezkuntzako ikastetxeetan. Gaur egun Berritzegune Nagusiko laguntza-zerbitzuko Eskola inklusiboaren eta HLPren taldeko arduraduna naiz.
Marta Fernández Barrutia
berritzegune gobierno vasco
Haur Hezkuntzan diplomatua, Hizkuntzen Psikopedagogian lizentziatua eta entzumena eta mintzamenean aditua. Nire ibilbide profesionalean etapa eta eremu ezberdinetan lan egin dudan arren ( Gasteizko Haurreskoletan, Boiseko ikastolan, Nafarroako eta EAEko eskola publiko askotan ordezkapenak...). 2013. urtetik EAEko Berritzegune Nagusian nabil Haur Hezkuntzako aholkulari.
Oier Irujo Compains
Lehen Hezkuntza, Graduduna, honako espezializazioarekin: Pedagogia terapeutiko, entzumena eta hizkuntza.
Paula Kasares Corrales
Paula Kasares, Iruñean sortua, Euskal Filologian (Deustuko Uniberts.) zein Gizarte eta Kultura Antropologian (EHU) graduatu zen. Ondoren, Hizkuntza Plangintzan Graduondoko Unibertsitate Diploma (EHU) nahiz Gizarte eta Kultura Antropologiari loturiko graduondoko ikasketakburutu zituen Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan. 2013an Nafarroako Unibertsitate Publikoan (NUPen) doktore maila erdietsi zuen euskararen belaunez belauneko jarraipenaren eta familia euskaldunetako hizkuntza sozializazioaren gaineko tesi baten bidez. Lan ibilbidea soziolinguistikaren alorrean jorratu du. Egun Euskarabidea - Euskararen Nafar Insitutuan Euskararen Sustapen eta Plangintza Zerbitzuko zuzendari dihardu, bai eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasle elkartu ere. Bertzalde, hiru liburu eta hainbat artikulu ere idatzi ditu. 2006tik euskaltzain urgazlea da.
Iranzu Ostolaza Gaspar
Ana Ruiz Hanningan
Jesús Vaca Guergue
Arreta Goiztiarrerako Zentruko Zuzendaria, Agencia Navarra de Autonomía y Desarrollo de Personas-en. Nafarroako Gobernua (Departamento de Derechos Sociales).
Fernando Senosiain Mikelez
Entzumen eta Hizkuntza maisua, eta psikopedagogoa. Nafar Gobernuko NHBBZ/CREENAn dihardu, Komunikazio eta Ikaskuntza Programan.
Maria Isabel Soto Eneriz
Pedagogian lizientziaduna eta maistra Haur Hezkuntzako espezialitatean. Ibilbide profesionala Haur Hezkuntzan eta Hezkuntza orientazioan.
Javier Zugasti Moriones
Matrikula prezioak
Aurrez aurre | 2021-09-01 arte | 2021-09-17 arte |
---|---|---|
0 EUR | - | |
- | 77,00 EUR | |
- | 65,00 EUR | |
- | 54,00 EUR |
Kokalekua
Lesakako Harriondoa Kultur Etxea
Komentu Kalea 1. Lesaka
Nafarroa
Sustainable development goals
2030 Agenda da nazioarteko garapenerako agenda berria. Nazio Batuen Erakundeak onartu zuen 2015eko irailean eta giza garapen jasangarriaren aldeko tresna eraginkorra izan nahi du planeta osoan. Haren zutabe nagusiak dira pobrezia errotik desagerraraztea, zaurgarritasunak eta desberdintasunak urritzea, eta jasangarritasuna bultzatzea. Aukera paregabea eskaintzen du mundua 2030. urtea baino lehen aldatzeko eta pertsona guztien giza eskubideak bermatzeko.
3 - Osasuna eta ongizatea
Bizitza osasuntsua bermatzea eta pertsona guztien ongizatea sustatzea, adin guztietan. Gai gakoak: osasun estaldura unibertsala, sexu eta ugalketa osasuna, trafikoagatik, poluzioagatik eta produktu kimikoengatik istripua izan duten pertsona kopurua txikitzea, amen eta jaioberrien heriotza tasa murriztea, HIESa bezalako epidemien amaiera, hepatitisari eta urak transmititutako gaixotasunei aurre egitea, drogen eta alkoholaren prebentzioa, tabakoaren kontrola.
Informazio gehiago4 - Kalitatezko hezkuntza
Kalitatezko hezkuntza inklusiboa eta ekitatiboa bermatzea eta pertsona guztientzako etengabeko ikaskuntzarako aukerak sustatzea. Gai gakoak: doako irakaskuntza, bidezkoa eta kalitatezkoa, goi mailako prestakuntzarako berdintasunezko sarbidea, garapen jasangarrirako hezkuntza, desgaitasuna duten pertsonentzako hezkuntza instalazio egokiak, ikaskuntza ingurune seguruak, ez-bortitzak, inklusiboak eta eraginkorrak.
Informazio gehiago17 - Helburuak lortzeko aliantza
Garapen Jasangarrirako Munduko Aliantza ezartzeko eta biziberritzeko bitartekoak indartzea. Gai gakoak: baliabideen mobilizazioa, BPGren % 0,7 garapenerako laguntza ofizialerako, kanpo zorra, finantzak, teknologia eta berrikuntza arloko lankidetza, ekologikoki arrazionalak diren teknologiak, gaitasunak sortzea, alde anitzeko merkataritza sistema unibertsala, arau eta erakunde koherentzia, datuen eskuragarritasuna, zaintza, adierazleak eta kontu ematea.
Informazio gehiago