GORA TELOIA! ANTZERKI GIDA. Ikastetxeetan, gaztetxetan eta neska mutilen artean antzerkia egiteko gida
Ikastetxeetan antzerkia lantzeko, egiteko eta partekatzeko tresna.
Azalpena
Ikastaro honen bidez Gora Teloia! Antzerki gida partekatu nahi dugu, ikastetxeetan edo neska mutilekin lanean ari diren irakasle edo monitoreei antzerkia erabiltzeko tresnak eskaini nahi dizkiegu, antzerkia modu baikor eta baliogarrian egin ahal dezaten.
Sorkuntza geroz eta garrantzitsuagoa den garai hauetan, antzerki eta hezkuntza alorrean eskarmentua dutenen eskutik haien esperientziak partekatu nahi ditugu oso modu praktikoan.
Besteak beste, honako gai hauek izango ditugu gogoan:
- Antzerkiaren garrantzia gorputzaren, ahozkotasunaren eta emozioen adierazpena garatuz
- Antzerkiaren garrantzia hizkuntza lantzerakoan, sorkuntzan, baloreen lanketan, inklusioan, elkar-lanean,...
- Literatura dramatikoa genero literarioa da. Irakurketa sustatzea
- Nola prestatu urte osoko lana: nondik hasi eta nola iritsi jarri den helbururaino, bidean galdu gabe.
- Nola landu antzerki mota ezberdinak: zirkoa, pailazoa, mimoa, testu antzerkia, esketxak, txotxongiloak…
- Antzerkia jende aurrean egitearen garrantzia. Balorean jarri antzerkiaren garrantzia: pertsonala, kideen artekoa eta soziala
- Sormena garatzeko tresnak eskaini. Irudimena landu.
- Talde lana egiteko, inklusiorako, baloreak lantzeko, gatazkak bideratzeko… antzerkiaren inguruko tresnak nola erabili
- Antzerkiaren inguruko lanbideak: dekoratua, jantziak, argiztapena, ekoizpena, musika, zuzendaritza, etab. Garrantzia eman eta landu
Ariketak eta jolasez gain, antzezlan bat zutik jartzen laguntzeko tresnak eskainiko ditugu eta hori egin ahal izateko urratsak landuko dira.
Eta antzerkia gutxiesten duten topikoak hautsi!
Helburuak
Antzerkiaren bidez sorkuntza garatzea.
Antzerkia adierazbide gisa lantzeko: gorputza, ahotsa, hizkuntza, harremanak, emozioak... landuz.
Antzerkia haur eta gazteen artean indartzeko, ikastetxeetan antzerkia sendotzeko eta kurrikulumean txertatzeko, horren sustatzaile izango diren irakasle edo monitoreei tresnak eskaintzea da ikastaro honen helburu nagusia.
Antzerkiari beldurra galtzea, eskaini ditzakeen aukerak ezagutaraztea, eta era berean, antzerkia oso "kontu serioa" dela jabetzea.
Materialak, ariketak, jolasak, etab. partekatu eta material horiek errealitate edo behar bakoitzera egokitzeko baliabideak eskaini nahi ditugu.
Jarduera nori zuzenduta
- Unibertsitateko ikaslea
- Unibertsitarioak ez diren ikasleak
- Irakasleak
- Profesionalak
- antzerki monitore edo antzerki zaleak
Metodologia
Uda Ikastaro honetan parte hartzaileak diren dinamikak erabiliko dira bertaratutako guztion ekarpenak eta hausnarketak eragin asmoz.
Programa
2023-07-10
Jardueraren zuzendaritzaren aurkezpena
Erakunde eta antolatzaileen ongietorria
- Aizpea Goenaga Mendiola | Aktore, zuzendari eta antzerki idazlea
“GORA TELOIA! Antzerkia eskoletan egiteko tresnak“
- Aizpea Goenaga Mendiola | GORA TELOIA! Antzerki gidaren egilea
“GORA TELOIA! Antzerkia egiteko ariketak eta jolasak“
Ariketa eta jolasak. Tailerrean espazio huts bat leku dramatikoa bihurtzen ikasiko dugu. Leku dramatiko desberdinak bilakatuko ditugu gainera, non fantasia jolas honen oinarri izango den.
- Anartz Zuazua Alvarez | Haur eta gazte antzerki aditua
Atsedena
“GORA TELOIA! Antzerkia egiteko ariketak eta jolasak“
Ariketa eta jolasak. Ikastaro osoan zehar antzerkia garatzeko eta antolatzeko tresnak
- Alaitz Olaizola Borda | Idazlea
2023-07-11
“GORA TELOIA! Antzerkia egiteko ariketak eta jolasak“
Ikastetxe eta irakasle bakoitzaren errealitatetik abiatuz
- Aizpea Goenaga Mendiola | Aktore, zuzendari eta antzerki idazlea
“GORA TELOIA! Zirkoa ezagutu eta egiteko tresnak“
GURE ZIRKOA IKASTETXEETAN!
- Iker Galarza Larrinaga | Aktore, gidoilari eta Gure Zirkoaren sortzailea
Atsedena
“GORA TELOIA! Antzerkia eta clown-a euskaraz ere egiteko tresnak“
Clown ariketa eta jolasak
- Virginia Imaz Quijera | Clown, antzezle eta zuzendari
Zuzendariak
Aizpea Goenaga Mendiola
Aktorea zuzendari eta antzerki idazlea
Aizpea Goenaga (Donostia, 1959). Magisteritzan eta Arte Eszenikoetan diplomatua da eta interpretazioa, zuzendaritza eta dramaturgia ikasketak ditu. Antzerkiko Ikasketa Aurreratuetako masterra ere egina da. 1978az geroztik film ugaritan nahiz telebistan egin izan du lan aktore, gidoigile edo zuzendari moduan. Antzerki lanak ere argitaratu ditu, baita zuzendu ere, besteak beste, ’Zu(t)gabe’, ’Santxa’, “Ezker-Eskuma” eta ’La Pecera’. Haur eta gazteentzako antzezlanak ere kaleratu ditu. Sariak ere irabazi izan ditu lan horiei esker, hala nola, Serantes saria, Donostia Hiriko Antzerki saria eta Euskaltzaindiaren Toribio Alzaga saria. 2005ean Atxagaren ‘Zeru Horiek’ egokitu eta zuzendu zuen eta 2009an ‘Sukalde Kontuak-Secretos de cocina’ film luzea. 2010etik 2016ra Etxepare Euskal Institutuko zuzendari izan zen. 2017an berriz heldu zien gidoiak eta testuak lantzeari eta zuzendaritza lanari.
Hizlariak
Iker Galarza Larrinaga
Virginia Imaz Quijera
Oihulari Klown, Directora artística
Clown irakaslea eta ipuin kontalaria. Oihulari Klown antzerki taldearen sortzailea eta 2017ko Berdintasunerako Emakunde Saria. Maskara antzerkian sakondu du 40 profesional baino gehiagorekin, bereziki JBrekin. Bonange, Anne-Marie Bernard eta Bertil Sylvander Bataclownekoak dira maisu nagusiak. Komikotasuna bilatzeko tailerrak eman ditu 12.000 orduz baino gehiagoz. 38 ikuskizun zuzendu eta maskara antzerkian aholkatu ditu 15 antzerki konpainiatan. 1998ko ekainetik 2000ko abendura arte Kanada eta Estatu Batuetako Circo del Soleko La Nouba ikuskizunean parte hartu zuen pertsonaia komiko bezala.
Alaitz Olaizola Borda
https://eu.wikipedia.org/wiki/Alaitz_Olaizola Haur zela hasi zen antzerkia egiten, ondoren Antxieta antzerki tandean aritu zen, eta baita Lakrikun antzerki taldean ere. Helduentzat eta gazteentzat antzerki-tailer ugari eskaini ditu. Orain Azpeitiko Emakumeen Antzerki Tailerra zuzentzen du. 2001ean Toribio Altzaga Saria irabazi zuen, Zereko zera zertzen delako zereko zerarekin, eta 2006an berriz ere, sari hori irabazi zuen Joanes: itxaropenaren semea lanekin. 2004an, Donostia Hiria saria Clitemnestraren itzulera antzerki lanarekin. Telebistan gidoilari lanetan aritzeaz gain, helduentzat eta haurrentzat antzerki ugari idatzi, taularatu eta argitaratu ditu.
Anartz Zuazua Alvarez
Antzertin, Madrilgo W.Layton antzerki laborategian eta Pariseko J. Lecoq antzerki eskolan burutu zituen ikasketak. Musika ikasketak Donostiako Kontserbatorioan burutu zituen. Klarinetea eta pianoa dira jotzen dakizkien instrumentuak. Zinema eta bideo ikasketak Andoaingo zinema eskolan burutu zituen. Ordutik zuzendari eta aktore bezala lan egin du antzerkian, telebistan eta zinean. Zurriola Antzerki Eskolaren sortzaileetariko bat izan zen eta bertan zazpi urte eman zituen irakasle. Orain zenbait ikastetxetan dabil antzerkia irakasten. 2012. urtean Borobil Teatroa sortu zuen. 2020. urtean Borobil Teatroa Estudioa zabaldu du, bere lanen sormen espazioa eta antzerki ikasketak eskaintzen diren lekua.
Matrikula prezioak
Aurrez aurre | 2023-05-31 arte | 2023-07-10 arte |
---|---|---|
25,00 EUR | 59,00 EUR | |
- | 84,00 EUR | |
- | 71,00 EUR | |
- | 59,00 EUR | |
- | 71,00 EUR | |
- | 71,00 EUR | |
- | 71,00 EUR | |
- | 71,00 EUR | |
- | 0 EUR |
Online zuzenean | 2023-05-31 arte | 2023-07-10 arte |
---|---|---|
25,00 EUR | 59,00 EUR | |
- | 84,00 EUR | |
- | 71,00 EUR | |
- | 59,00 EUR | |
- | 71,00 EUR | |
- | 71,00 EUR | |
- | 71,00 EUR | |
- | 71,00 EUR | |
- | 0 EUR |
Kokalekua
Miramar Jauregia
Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia
Gipuzkoa
Miramar Jauregia
Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia
Gipuzkoa