Hiri Hezitzailea: Udalak eta esku hartzeko ereduak, Eskola-Segregazioaren aurrean

Hiri Hezitzailea: Udalak eta esku hartzeko ereduak, Eskola-Segregazioaren aurrean

Uzt. 10 - 11. Uzt, 2019 Kod. H16-19

Azalpena

2005ean, Gasteizko Udaleko Hezkuntza Departamentuak hezkuntza arloko bere jarduera ebaluatu zuen. Ebaluazioak esku hartzearen inpaktua berretsi eta espero ez zen ondorio bat azaleratu zuen: udalaren hezkuntza programen "efektu konpentsatzailea".

Korrelazio horrek (hezkuntza arloko esku hartze ez-formalen eta "indize sozioekonomiko eta kulturalari" lotutako desberdintasunen konpentsazioaren artean) hainbat ikerketa jarri zituen martxan; besteak beste, hiriko ikastetxeek eginiko “ebaluazio diagnostiko” guztien 2015 eta 2018ko analisiak. Azterlan horiek erakusten digute nola laguntzen duen berrikuntza proiektuen aplikazioak (hezkuntza eta antolakuntza praktikan aldaketak sartu nahi dituzten proiektuak) emaitzak hobetzen eta, ondorioz, hezkuntza sistemaren beraren kalitatea areagotzen.

Jardun lerro berean, 2016an, Hiri Hezitzaileen Estatuko Sareari (RECE) proposatu zitzaion 2016-2018 aldian landu beharreko tematika bat zehaztea. “Zer egiten dugu udalok desberdintasunak berdintzeko?” izenburupean, helburutzat zuen gogoeta egitea Hiri Hezitzaileek desberdintasunen konpentsazioan duten protagonismoari buruz. Diagnostikoari, esku hartzeari eta ebaluazioari buruzko gogoeta, 14 hiriren parte hartzearekin, aukera eman zuena hezkuntza arloko udal programa batek desberdintasun horiei aurre egin eta aukera berdintasun handiagoa lortzeko bete behar dituen baldintzak zehazteko. Gainera, 2018ko ekainaz geroztik, bigarren sare tematiko bat garatzen ari da (“Eskola segregazioa eta Hiri hezitzailea”), estatuko 25 hiriren parte hartzeaz, aztergai duena nola lagun dezaketen hiriek eskola segregazioaren fenomenoaren ondorioak arintzen.

Uda Ikastaro hau testuinguru horretan kokatzen da, zuzenki lotua gure Hiri Hezitzaile askotan zoritxarrez oso presente dagoen behar bati: maila sozioekonomiko eta kulturalari lotutako eskola segregazioa. Ikastaroan aukera izango dugu gure hirietan fenomeno honi aurre egiteko erabiltzen diren hainbat esku hartze eredu aurkeztu eta aztertzeko.

Irakurri gehiago

Helburuak

Udalen hezkuntza politikak inklusio faktore bihur daitezen bultzatzea.

Udal gobernuei eskola segregazioari aurre egiten lagunduko dieten hezkuntza arloko esku hartze ereduak proposatzea.

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikasleak
  • Irakasleak
  • Publiko orokorra
  • Ikertzaileak

Kolaboratzaileak

  • AYUNTAMIENTO DE VITORIA-GASTEIZ

Programa

2019-07-10

09:00 - 09:15

Entrega de documentación

09:15 - 09:30

Inaugurazio instituzionala

  • Estíbaliz Canto Llorente Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz - Concejala de Educación y Cultura
  • Itziar Txurruka Ortega UPV/EHU - Dirección de Euskera, Plurinlingüismo y Alumnado del Campus de Alaba
09:30 - 11:00

“Segregación escolar y Ciudad Educadora (red temática de la Red Estatal de Ciudades educadoras)“

  • Reina Ruiz Bobes Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz - Jefa del Servicio Municipal de Educación
  • Olaia Jimenez Arrieta Mondragon Unibertsitatea - Profesora del Departamento de Innovación e intervención en educación inclusiva
11:00 - 11:30

Atsedena

11:30 - 13:00

“COMBATIR LA SEGREGACIÓN ESCOLAR: DE LA AMENAZA A LA OPORTUNIDAD“

  • Xavier Bonal Sarró Universidad Autónoma de Barcelona - Doctor en Sociología
13:00 - 14:30

Mahai ingurua: “Modelos de intervención municipal ante la segregación escolar“

  • Xavier Bonal Sarró Universidad Autónoma de Barcelona - Doctor en Sociología
  • Mireya Royo Conesa Ayuntamiento de Valencia - Jefa del Servicio de Educación
  • Jose Vicente Salicio Parraga Ayuntamiento de Rivas Vaciamadrid - Técnico de Educación
  • Teresa Cabanes Santanach Ayuntamiento de Terrassa - Responsable de la Oficina Municipal de Escolarización

2019-07-11

09:00 - 10:30

“Evaluación del Programa Magnet“

  • Alejandro Montes Ruiz Fundaciò Jaume Bofill - Investigador Post Doctoral
10:30 - 11:00

Atsedena

11:00 - 12:30

“Dos experiencias Magnet: La Escuela Samuntada y la Escuela Josep Maria de Sagarra“

  • Patricia Rey Ruíz Departamento de Educación (Generalitat de Catalunya) - Directora de la Escuela Samuntada de Sabadell
  • Isabel Corral Lobato Departamento de Educación (Generalitat de Catalunya) - Directora de la Escuela Josep Maria de Sagarra de Barcelona
  • Yolanda Jolis Guix Museo de Arte Contemporáneo de Barcelona - Coordinadora de Educación
12:30 - 14:00

Mahai ingurua: “La Escuela, la Ciudad y los Programas Magnet“

  • Alejandro Montes Ruiz Fundaciò Jaume Bofill - Investigador Post Doctoral (Moderatzailea)
  • Montserrat Duran Tauleria Ayuntamiento de Sabadell - Jefa del Servicio de Educación
  • Patricia Rey Ruíz Departamento de Educación (Generalitat de Catalunya) - Directora de la Escuela Samuntada de Sabadell
  • Isabel Corral Lobato Departamento de Educación (Generalitat de Catalunya) - Directora de la Escuela Josep Maria de Sagarra de Barcelona
  • Yolanda Jolis Guix MACBA - Museo de Arte Contemporáneo de Barcelona - Coordinadora de Educación del MACBA - Museo de Arte Contemporáneo de Barcelona
14:00 - 14:30

Itxiera

  • Paco Galve Borja Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz - Director del Departamento de Educación y Cultura

Zuzendariak

Carlos Angulo García

AYUNTAMIENTO DE VITORIA-GASTEIZ

Carlos Angulo García Gasteizko Udaleko Hezkuntza Zerbitzuko teknikaria da 1988tik. Gaur egun, "Vitoria-Gasteiz Hiri Hezitzailea" proiektuaren eta "RECE 2020 ekintza-planaren" garapena koordinatzeaz arduratzen den lantalde bateko kide da. Vitoria-Gasteizek, RECE (Hiri Hezitzaileen Estatuko Sarea) koordinatzen duen hiria den aldetik, 2022ko martxora arte gidatu behar du.

Hizlariak

Xavier Bonal Sarró

Soziologiako katedraduna da Bartzelonako U. Autonomoan, Special Professor of Education and International Development Amsterdamgo Unibertsitatean, Globalizazio, Hezkuntza eta Gizarte Politiken Zentroko (GEPS) zuzendaria, eta master honen koordinatzailea:Erasmus Mundus GLOBED: Education Policies for Global Development. Globalizazioari eta Hezkuntzari buruzko Europako Sarearen (GENIE) kide fundatzailea izan da, eta baita Europako Batzordeko gizarte-zientzietako eta hezkuntzako adituen sareko kidea ere. Hainbat ikerketa egin ditu hezkuntzaren soziologiaren esparruan eta hezkuntza-politikaren esparruan, Espainian, Europan eta Latinoamerikan. Nazioarteko hainbat erakunderen aholkularia izan da, hala nola UNICEFena, UNESCOrena, Europako Kontseiluarena edota Europako Batzordearen Hezkuntzako Zuzendaritza Nagusiarena; horrez gain, irakasle gonbidatua izan da Europako eta Latinoamerikako unibertsitate askotan. Argitalpen ugari ditu nazioko nahiz nazioarteko aldizkarietan, eta liburu idatzi ditu

Teresa Cabanes Santanach

Hezkuntza Zientzietako diplomaduna da, Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Katalan Hizkuntzako espezialitateetan. Irakaskuntzako Zuzendari Profesional titulua du. 33 urte igaro ditu irakasle-lanetan, eta Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako zentro bateko zuzendaria izan da 18 urtean. Konplexutasun sozial handiko eskola-inguruetan lan egin du beti, segregazio maila handikoetan. Gaur egun, Terrassako Udaleko Eskolatzeko Udal Bulegoko burua da, 10 urtean zentro publikoetako Lehen Hezkuntzako Eskolatzeko Bermeen Batzordeko ordezkari izan ondoren.

Isabel Corral Lobato

Bartzelonako Josep Maria de Sagarra Eskolako zuzendaria eta Haur Hezkuntzako irakaslea da. Duela 21 urtetik, eskola publikoan ari da lanean, Haur Hezkuntzako irakasle gisa. Kataluniako hainbat eskolatan lan egin du, eta 2011. urtetik, Josep Maria de Sagarra Eskolan ari da lanean. 2015. urtetik, eskolako zuzendaria da.

Montserrat Duran Tauleria

Montserrat Duran Tauleriak Hezkuntza Zientziak ikasi ditu (Pedagogia) Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan, eta, gerora, hezkuntza-sistemaren kudeaketa eta administrazioko graduondokoa egin du. Ibilbide profesionala hezkuntzaren eta tokiko administrazioaren esparruetan egin du. Hezkuntzako teknikari gisa, Sabadellgo Udalean hasi zen, 1990ean, eta, ordutik, askotariko funtzioak eta ardurak bete izan ditu: 1999an, hezkuntza-plangintza eta ekipamenduetako ataleko buru izan da, eta 2003tik, Hezkuntza Zerbitzuko buruaren funtzioak ditu esleituta. Azken urte hauetan, hezkuntza-zerbitzuen eta ikastetxeen kudeaketarekin, plangintzarekin, ebaluazioarekin, hiri hezitzailearekin, eta hezkuntzak planteatu dituen politika eta erronkekin lotutako prestakuntza garatu du.

Paco Galve Borja

Olaia Jimenez Arrieta

Mondragon Unibertsitatea

Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien fakultateko irakaslea eta ikertzailea, era berean, Esku-hartzea eta Berrikuntza Hezkuntza Inklusiboan saileko kidea ere bada. Doktorea Hezkuntzan, EHUren Eskola, Hizkuntza eta Gizartea programaren barruan. Ikerketa gaiak hezkuntza inklusioari eta berrikuntzari dagozkie; hiri hezitzaileak, udalen inplikazioa eta erantzunkidetasuna hezkuntzan.

Yolanda Jolis Guix

Artearen Historiako lizentziaduna da Bartzelonako Unibertsitatean, eta Bartzelonako Arte Garaikideko Museoko (MACBA) Hezkuntza Programen taldeko kidea da, 2007an taldea sortu zenetik. Talde horretako kide gisa, aretoak nahiz museora etorri beharrik gabe artearen eta eskolaren arteko loturak sustatzen dituzten programak diseinatzen parte hartzen du. 2014tik 2017ra bitartean, Sagarra Eskolako klaustroarekin lanean aritu zen, Magnet proiektuaren esparruan. Programa iraunkorrak ere koordinatzen ditu hainbat artistarekin, eta hezitzaile gisa aritzen da horietan, besteak beste, Departamento Exotérico eta Los niños y las niñas del barrio programetan, ibilbide luzeagoko lanak garatuz eta prozesu kolektiboak hezitzaile-lanaren ardatz hartuta. Azken urteotan, zenbait ikastaro eman ditu, eta artistekin lantegi batzuk ere koordinatu ditu, irakasleentzako prestakuntza-programen inguruan.

Alejandro Montes Ruiz

Soziologiako doktorea da Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan (2019). 2013tik, ikertzaile lanetan ari da Globalizazio, Hezkuntza eta Gizarte Politiken Zentroan (GEPS-UAB). “Post-16 hezkuntza-aukeren eraikuntza. Hiriaren testuinguruan derrigorrezko bigarren hezkuntzaren ondokora zuzendutako trantsizioen azterketa (EduPost16)” proiektuko ikertzailea ere bada, eta “Magnet. Hezkuntzan arrakasta izateko aliantzak" programaren (Jaume Bofill Fundazioa) ebaluazio-taldeko partaidea da. Horrez gain, hainbat proiektutan parte hartu du nazioarteko hezkuntza-erakundeekin, UNICEFekin edota Save The Childrenekin, esaterako. Gaur egun, hezkuntzako ibilbideak eta trantsizioak aztertzen ari da buru-belarri, goi-mailako hezkuntzarako sarbidea eta gizarteko desorekek horietan duten inpaktua, bereziki.

Patricia Rey Ruíz

Patricia bere lanean buru-belarri aritzen den pertsona da, eta Samuntanda eskola publikoan dihardu, maistra eta zuzendari gisa, bai eta beste zenbait eskolatan ere, irakaskuntza globalizatuko metodoetako hezitzaile espezialista gisa. Sormen handiko emakume saiatu, gogotsu eta deliberatua da, burua beti lanean duela proiektuak sortu eta lantzen dabilena. Asko maite ditu musika, denetarikoa, zinema ona eta, bereziki, ezagutzan sakontzeko lagungarri diren telesail eta dokumentalak. Ezbeharren aurrean, ez du inoiz etsitzen, eta egunerokoan sortzen diren arazoei irtenbide irudimentsuak emateko gai da, esku hartzen duten eragile guztien ikuspegiak eta beharrak bateratuz: lankideenak, ikasleenak, familienak, ingurunekoak... Irribarre batekin beti, hastear den abesti bat da, sortzen ari den etengabeko ideia, bizi den mundua pixka bat hobea egiten duen pertsona.

Mireya Royo Conesa

Valentziako Udalaren Hezkuntza Zerbitzuko burua da. Musikologiako doktorea da Oviedoko Unibertsitatean, eta DBHko irakaslea, musikako espezialitatean. Valentziako Udaleko Hezkuntza Zerbitzuaren Buruzagitzatik, izaera inklusiboa duten proiektu hauek koordinatzen ditu: Eskolako Absentismoari buruzko Udal Programa berria, ikastetxeekin elkarlanean; eskoletan berrikuntza artistikoa lantzeko proiektuak, sormena eta gaitasuna garatzeko eta balioak barneratzeko tresna gisa (Eskola Egonaldi Artistikoen Programa eta Totó, eskola-zinemaldi ibiltaria). Hiri Hezitzaileen Nazioarteko Elkarteko sare tematikoetan lan egitearen aldeko apustua egin ondoren, Valentziako Unibertsitatearekin egindako hitzarmen bati esker, Turiako hiriburuan eskola-segregazioaren arazoa hauteman eta arazo horren ezaugarriak ezagutu ahal izan dira: azterketa horren ondorioen haritik, politika publikoek segregazio hori arintzeko eta murrizteko duten ahalmenaz gogoeta egiten hasi dira gaur egun.

Reina Ruiz Bobes

Servicio Municipal de Educación, Servicio Municipal de Educación

Filosofian eta Hezkuntza Zientzietan lizentziaduna. Ikasketa Feministak eta Generokoak masterra. Gaur egun, Gasteizko Udaleko Hezkuntza Zerbitzuko burua da.

Jose Vicente Salicio Parraga

José Vicente Salicio Párraga HEZITZAILEA da batez ere. Pedagogian lizentziatu zen Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean, eta, 2008tik, Rivas Vaciamadrid udalerriko hezkuntza-teknikaria da. Lehenago, Rivas Vaciamadrideko Udaleko Hezkuntza Arloko Arreta Psikosozial Zerbitzuan aritu zen pedagogo gisa, eta hezitzaile eta koordinatzaile izan zen bidaiderik gabeko adingabeen abegi-etxeetan nahiz nahasmendu psikosozialak dituzten adingabeei eta neurri judizialak ezarritakoei zuzendutako egoitzetan.

Matrikula prezioak

MATRIKULA2019-02-01 arte2019-05-31 arte2019-07-10 arte
0 EUR - -
- 60,00 EUR70,00 EUR
- 35,00 EUR -
- 20,00 EUR20,00 EUR
- 35,00 EUR46,00 EUR

Kokalekua

Europa Biltzar Jauregia, Gasteiz Aretoa

Av. Gasteiz, 85, 01009 Vitoria-Gasteiz

Araba

42.85,-2.6727

Europa Biltzar Jauregia, Gasteiz Aretoa

Av. Gasteiz, 85, 01009 Vitoria-Gasteiz

Araba