Hizkuntzen erabilera eta ikasketa hizkuntza gutxituekin bizikidetzan: inklusiorako mugarriak
Azalpena
Proposamen honen helburu nagusia mugaz bi aldetako hainbat erakundetan hizkuntza eta kultura praktikak oinarri gisa hartuta inklusiorako mugarriak sustatzen ari diren esperientziak eta proposamenak ezagutaraztea da. Proposamen hauek mugaz gaindiko eremuak aizpatzeko erraminta izan daitezke eta baita mugaz gaindiko ikerketa proiektuak abiatzeko ere, hizkuntza eta kultura arteko zubiak egiteko, hizkuntza gutxitu baten testuinguruan.
Hizkuntza aniztasuna inklusiorako gako bezala ulertzea, aberasgarria izan daiteke, hizkuntza eta kultur loturak sustatuz eta hizkuntzekiko errespetua sustatuz. Hizkuntza normalkuntzarako bidean, kasu honetan euskara, bidea egiteko duen mugaz gaindiko lurralde batean, garrantzitsua da elkartrukerako espazioak sortzea, aniztasun testuinguru batean ezagutzeko, ze harreman motak sortu behar diren hizkuntzen aniztasuna errespetatuz, euskarak bere normakuntza prozesuan aurrerapausoak ematen jarraitu dezan.
Halaber, hizkuntza gutxituekin bizikidetzan hizkuntzen eta kulturen erabileran, haur eta nerabe, eta gazteek duten papera berebiziko garrantzia du. Hizkuntzen erabilera bultzatu ahal izateko, ezinbestekoa da, parte-hartzeko espazioak eta komunikatzeko estrategiak sustatzea, motibazioa eta jarrera lantzearekin bat. Era berean, ikasketa esperientzia hauek ebaluatzea eta ikertzea ere ezinbestekoa da, baina haur eta nerabeei egokitutako tekniken bidez. Beraz, aztergai izango dugu baita bideratzen ditugun ikerketa, esku-hartze eta proiektuetan inklusio ikuspegia nola txerta dezakegun eta baita prozesu hauetan partehartzaileak protagonista nola bihurtu. Ikastaro hontean, hortaz, begirada jarriko dugu prozesu hoentan protagonisteei ahotsa emateko eta hizkuntza ikaskuntza eta erabilera sustatzeko ikuspegi inklusibo bataetik landu beharreko alderdiei.
Laburtuz, hizkuntzak erdigunean dituzten ikerkuntza eta hezkuntza esperientziak aurkeztuko dira, testuinguru honetan gauzatzen ari diren erronkak eta jardunbide egokiak zeintzuk diren aztertuaz. Halaber, mugaz gaindiko hezkuntza eta ikerkuntza proposamen berrientzako sorkuntza laborategi ere izan nahiko genuke.
Uda Ikastaro hau hizkuntzen irakaskuntzan hau zein helduekin lan egiten duten edo ikertzen duten profesional guztientzat pentsatuta dago, eskoletatik unibertsitatetara eragile sozialetatik eta udal arduradunetatik pasaz. Hau da, hizkuntzen balio hezitzailea mugaz gaindi lantzen duten edo landu nahiko luketen banako eta erakunde guztientzat.
Helburuak
Hizkuntzen ikaskuntza eta irakaskuntza parte-hartze aktiboan oinarrituta mugaz bi aldeetan sustatu duten esperientziak ezagutzea, beraien mugaz gaindiko potentzialtasuna aztertuaz.
Hizkuntzen ikaskuntza eta irakaskuntza inklusiotik bultzatzeko tresnak eta baliabideak eskaintzea.
Ikerketetan, esku-hartzeetan eta burutzen ditugun praktiketan hizkuntz aniztasunaren ikuspegia txertatzeko bideak ezagutzea, bereziki hizkuntza gutxituetako testuinguruetan.
Hizkuntzen ikaskuntzak eta erabilerak mugaz gaindiko harremanak lantzeko dituen erronkak ezagutzea.
Jarduera nori zuzenduta
- Publiko orokorra
- Unibertsitateko ikaslea
- Unibertsitarioak ez diren ikasleak
- Irakasleak
- Profesionalak
Zuzendariak
Nahia Idoiaga Mondragon
UPV/EHU
Psikologian (2011) eta Psikopedagogian (2011) lizentziatua eta UPV/EHUn Psikologian doktorea (2016) da nazioarteko aipamenarekin. Ikerketa arloan KideOn ikerketa taldeko kide da. Hezkuntzaren psikologian eta psikologia sozialean errotuaz inklusio sozio hezitzailea, hezkuntza, feminismoa eta osasunaren inguruko ikerketak burutu ditu eta baita berauei buruzko artikulu zientifikoak publikatu inpaktuzko aldizkarietan ere. Gainera zaurgarritasun egoeran dauden gazteen inklusioa lantzen duten hainbat proiektutako partaidea da, gehienak Europarrak. Irakaskuntzari dagokionez Bilakaera eta Hezkuntzaren Psikologia sailean irakasle agregatua da. Eskolak Gizarte Hezkuntza eta Haur Hezkuntzako graduetan ematen ditu Bilboko Hezkuntza Fakultatean. Gainera UPV/EHU-ko Psikologia eta Psikodidaktika doktoretza programetako tesiak zuzentzen ditu. Bestalde gradu, graduondoko eta gradu amaierako lanen dekanordea ere bada Bilboko Hezkuntza Fakultatean.
Idoia Legorburu Fernandez
Euskal herriko unibertsitatea
Hizlariak
Israel Alonso Sáez
Universidad Del País Vasco
Gizarte Hezitzailea, Pedagogoa, Pedagogian Doktorea (2015) eta Didaktika eta Eskola Antolakuntza saileko irakaslea. Esku-hartze sozio hezitzaileko hainbat proiektutan 15 urte baino gehiagoko esperientzia du eskuhartzean, formazioan ikerketan eta koordinazioan. Ikertzaile gisa MINECO-ko I+D+I eta Europar Erasmus+ proiektuetan parte hartu du , ikertzaile nagusi ere izanik. Horrez gain, Co-IP eta ikertzaile gisa egindako hainbat ikerketetan parte hartu du, Gizarte Hezkuntza gradua eta gizarte erakundeen arteko lankidetzan, titulazioaren Kontseilu/Behatokiaren bitartez. IkasGura: hezkuntza aldaketa unibertsitatean (2014-2017) taldeko kide izan zen eta 2017tik ona KideOn taldeko kide da. Gizarte Hezkuntza Graduko koordinatzailea eta orain Koordinazioaren, Titulazioen Hobekuntzaren eta Graduondoko Ikasketen Arloko Dekanordea ere izan da.
Naiara Berasategi Sancho
Universidad del País Vasco
Lehen Hezkuntzako graduatua, Heziketa Berezian irakaslea, Soziologoa, Politologoa eta UPV/EHU-ko nazioarteko aipamenarekiko Doktorea. Irakasle atxikia da eta 2007tik Didaktika eta Eskola Antolakuntza sailean lan egiten du. Irakaskuntza eta ikerketa esperientzia du Euskal Herriko Unibertsitatean Gizarte Hezkuntzarekin eta inklusioarekin lotutako eremuetan, zehazki, etorkinekin, gazteriarekin, haurrekin, emakumeekin, pertsona zaharrekin eta heziketa-behar bereziekiko pertsonekin lan egin du. Aniztasun linguistiko eta kulturalarekin erlazionatutako gaiak ere jorratu ditu. Gainera, hainbat berrikuntza proiektutan, MINECOren I+G+B proiektuetan, Erasmus + ikerkuntza-proiektu europarretan eta Gizarte-Unibertsitatea proiektuetan parte hartu du ikertzaile gisa, haietako batzuetan IP-kide izanik. Gainera irakasle bisitari bezala egonaldiak egin ditu University of Reno-Nevada, University of Malta eta University Collegue Dublinen.
Amaia Eiguren Munitis
Bilboko Hezkuntza Fakultatean Didaktika eta Eskola Antolakuntza Saileko irakaslea (Leioa, UPV/EHU). Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU) Doktorea da eta baita Gizarte Langintzan diplomatua (2015), Irakaslea Lehen Mailako Heziketa Espezializazioarekin (2013) eta Gizarte Hezkuntzan Graduatua (2017) . Bere ikerketa arloa belaunaldi arteko harremanak dira nagusiki baita haur eta helduen ongizatea ere. Gizarte Hezitzaile bezala esperientzia luzea kolektibo desberdinekin, gehien bat zaurgarritasun eta babesgabetasun egoeran dauden haurrekin.
Soha El Jammal
Urtzi Etxeberria Otaegi
CNRS-IKER
Nahia Idoiaga Mondragon
UPV/EHU
Psikologian (2011) eta Psikopedagogian (2011) lizentziatua eta UPV/EHUn Psikologian doktorea (2016) da nazioarteko aipamenarekin. Ikerketa arloan KideOn ikerketa taldeko kide da. Hezkuntzaren psikologian eta psikologia sozialean errotuaz inklusio sozio hezitzailea, hezkuntza, feminismoa eta osasunaren inguruko ikerketak burutu ditu eta baita berauei buruzko artikulu zientifikoak publikatu inpaktuzko aldizkarietan ere. Gainera zaurgarritasun egoeran dauden gazteen inklusioa lantzen duten hainbat proiektutako partaidea da, gehienak Europarrak. Irakaskuntzari dagokionez Bilakaera eta Hezkuntzaren Psikologia sailean irakasle agregatua da. Eskolak Gizarte Hezkuntza eta Haur Hezkuntzako graduetan ematen ditu Bilboko Hezkuntza Fakultatean. Gainera UPV/EHU-ko Psikologia eta Psikodidaktika doktoretza programetako tesiak zuzentzen ditu. Bestalde gradu, graduondoko eta gradu amaierako lanen dekanordea ere bada Bilboko Hezkuntza Fakultatean.
Mari Lagan
Idoia Legorburu Fernandez
Euskal herriko unibertsitatea
Marie Pourquié Bidegain
IKER
Neuropsikohizkuntzalaria da. Euskal Filologiako (Baionan eta Gasteizen) eta Hizkuntzaren Zientzien lizentziatura eta Masterra (Parisen) egin zituen. Gero, neuropsikohizkuntzalaritzan eta afasiologian espezializatu zen, ikerketa-masterra eta doktoretza eginda Le Mirail Unibertsitatean (Tolosa, Frantzia, 2011an). Ondotik, doktoretza-ondoko egonaldia egin zuen Montrealeko ortofonia-eskolan, Donostiako BCBL eta Baionako IKER ikerketa-zentroetan. Hizkuntzalaritza klinikoan eta psikohizkuntzalaritza aplikatuan dihardu euskaldun eta eleanizdunengan hizkuntza arazoak hautemateko tresnak garatzen Euskal Herriko, Europako eta Europaz kanpoko diziplinarteko taldeetan.
Amaia Rodriguez Aguirre
UBM-IKER-EHU
Hispaniar filologian lizentziaduna (1997) eta doktorea (2005) Deustuko Unibertsitatean. UPV/EHUko Bilboko Hezkuntza Fakultatearen irakaslea 2006tik. Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskolako zuzendariordea (2011-2013); Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktikaren sailako koordinatzailea (2016-2018). Bilboko Hezkuntza Fakultateko dekanoa, 2018az geroztik. EUDIA ikerketa-taldea zuzentzen du, talde egonkorra aitortua euskal unibertsitate sisteman, 1 doktorego tesiaren zuzendari izan da. Gainera, 34 GRAL eta 17 MALeko zuzendu ditut. Irakasle bisitari izan da Central Unibertsitatean (Txilen). 8 ikerketa proiektuan aritu da, horietatik 2etan ikertzaile nagusi gisa. Egilekide argitalpen ugaritan: 75 artikulu zientifiko, 8 liburu eta 18 liburu kapitulu. 50 ekarpen inguru egin ditu estatuko eta nazioarteko biltzarretan. CNEAIk aitortutako 2 (ikerkuntza) eta 1 (transferentzia) seiurteko ditu. Bikain ziurtagiria DOCENTIAZ jaso du.
Egoitz Urrutikoetxea
Matrikula prezioak
Aurrez aurre | 2024-07-17 arte |
---|---|
0 EUR |
Online zuzenean | 2024-07-17 arte |
---|---|
0 EUR |
Kokalekua
Cité des Arts. Baiona
3 Av. Jean Darrigrand, 64100 Bayonne, Francia.
Akitania
Cité des Arts. Baiona
3 Av. Jean Darrigrand, 64100 Bayonne, Francia.
Akitania
Sustainable development goals
2030 Agenda da nazioarteko garapenerako agenda berria. Nazio Batuen Erakundeak onartu zuen 2015eko irailean eta giza garapen jasangarriaren aldeko tresna eraginkorra izan nahi du planeta osoan. Haren zutabe nagusiak dira pobrezia errotik desagerraraztea, zaurgarritasunak eta desberdintasunak urritzea, eta jasangarritasuna bultzatzea. Aukera paregabea eskaintzen du mundua 2030. urtea baino lehen aldatzeko eta pertsona guztien giza eskubideak bermatzeko.
4 - Kalitatezko hezkuntza
Kalitatezko hezkuntza inklusiboa eta ekitatiboa bermatzea eta pertsona guztientzako etengabeko ikaskuntzarako aukerak sustatzea. Gai gakoak: doako irakaskuntza, bidezkoa eta kalitatezkoa, goi mailako prestakuntzarako berdintasunezko sarbidea, garapen jasangarrirako hezkuntza, desgaitasuna duten pertsonentzako hezkuntza instalazio egokiak, ikaskuntza ingurune seguruak, ez-bortitzak, inklusiboak eta eraginkorrak.
Informazio gehiago10 - Desberdintasunak murriztea
Herrialdeetako eta haien arteko desberdintasunak murriztea. Gai gakoak: pertsona guztien inklusio sozial, ekonomiko eta politikoa sustatzea, aukera berdintasuna, zergen, soldaten eta berdintasunerako gizarte babesaren politikak, migrazioa eta migrazio politikak, garapenerako laguntza ofiziala, munduko erakunde eta merkatuak arautzea eta zaintzea.
Informazio gehiago