Kultura eta Artea
Zientzia eta Teknologia
Historia
Uda ikastaroa
ORTUBE (Bermeo): Egurrezko itsasontzi enblematikoaren berreskuratzea eta berriztea. 2016-2022

ORTUBE (Bermeo): Egurrezko itsasontzi enblematikoaren berreskuratzea eta berriztea. 2016-2022

Abu. 30 - 31. Abu, 2022 Kod. K08-22

Azalpena

Ortube itsasontzia, 1978an egina Bermeoko kanpoko portuan amarratuta egon ondoren, ur-bide batetik flotazio-lerroaren parean zuelako hondoratzen hasi zen . Ontzia Bermeoko Udalarena da, eta 2016ko apirilaren 22an uretatik ateratzeko erabakia hartu zuen. Ekainetik aurrera, ontzia berreskuratzeko proiektu tekniko bat egiten da, eta Ortubeko Boluntarioen Elkarteak sustatutako lanei ekiten zaie. Ortube Bizkaiko Golkoan 1.000 urte baino gehiagoko esperientzia duen ontzigintzaren historiaren azken erakusle indartsuenetako bat da. Ontziola edo erriberako aroztegi bateko ontzigintza mendian hasten da, eta bertan aukeratzen dira zuhaitzak itsasontzia osatuko duten egurrak lortzeko. Uda Ikastaro hau Ortuberen historia zirragarrira hurbiltzeko aukera izango da.

2015ean, Bermeoko Arrantzale Museoan Miren Gabantxo irakaslearen zuzendaritzapean EHUko Udako ikastaroa antolatu zen. Gaia,egurrezko itsasontzigintza. Ihaz EHU Uda ikastaroetan, Euskal Herriko itsasontzi tradizionalen zaharberritzerako praktika egokiei buruzko ikastaroan antolatu zen Bilbon, Itsasmuseumnean. Hari beretik berri bat proposatzen dugu 2022rako.

Aldi berean, 500 urte direla eta, 2022an, J.S. Elkanoren kontramaisua ere gogoratuko dugu, Johan Akurio, Bermeotarra, eta lurraren biribiltasuna kalkulu ziurrekin ziurtatu zuena, egoitza judizialean frogatu zuen bezala, 1524an.

Itsasoko eta arrantzako jarduera, itsasontziak, eta pinazak erabilita, Bermeoko Marinelen Kofradiaren 1353ko Ordenantzetan jasotzen da, eta horrek esan nahi du hura garatzeko behar diren arrantza eta ontzigintza gutxienez XI. mendetik aurrera dokumentatuta daudela, eta Bermeoko armarria horren lekuko dela. Azken milurteko euskaldunen historia, mundu mailan zerbaitetan nabarmendu bada ere, XV. mendean Bizkaiko golkoan indartzen hasi zen itsas zibilizazioari egindako ekarpenagatik izan da: XV. mendean alturako nabigazioa. Nabigazio transatlantikoa XVI. mendean. Nabigazio transozeanikoa hurrengo mendeetan. Gaur egun, erreferentzia da tunidoen arrantza-enpresetan, maila globalean.

Uda Ikastaroan jorratuko ditugun gaiak honakoak dira:

Zer da Ortube gaur egun?

  • Zurezko erriberako ontziolen ondarea berreskuratzeko eta babesteko proiektu bat, itsas zibilizazioa ezagutu arazteko eta transmititzeko eta jakituria hori euskal kostalde osokoa ere bada izan.
  • Hasieratik hezkuntza-transferentziaren eta gizarte-ekintza komunitarioaren dimentsioa duen proiektua. Elkartearen webguneak zehatz-mehatz azaltzen du 5 urte hauetan metatutako esperientzia (www.ortube.eus). Baina hazten doan heinean, itsas zibilizazioa zabaltzeko hezkuntza-proiektu gisa agertzen da.

Metatutako esperientziak honako balio hauek ditu:

  • Endartearen ekimenez berreskuratze prozesua, zurezko eraikuntzaren arloan agiri zaigu. Egurrezko ondarea balioan jartzen da eta beraz defendatzeko garrantzia erakusten du.
  • Helburua da ORTUBE zurezko eraikuntzaren eta Bermeon 1970eko hamarkadan egindako propultsio-motorren tokiko industriaren prototipo bihurtzea.

Zurezko erriberako ontziolen defentsarako eta zurezko eraikuntza-prozesurako ikaskuntzaren adibide bat da. Eraberritze eta zaharberritze fase honetan Ortube irekita dago eta ontziola bisita daiteke.

Horregatik, orain arte egindako lana zabaltzeko unea da. Arrantzaleen Museoko bisitariei eta ondareaz arduratzen direnei, Ortuberen esperientzia ezinbestekoa bihurtzen da, bai erriberako ontzioletan eta egurrezko ontzien eraikuntzan interesa dutenei.

Era berean, baxurako arrantzaren iraunkortasuna azaldu nahi da, horrelako ontziekin. Eta honek bete betean Garapen Iraunkorraren aldeko helburuekin bat egiten du.

Irakurri gehiago

Helburuak

XX. mendeko bigarren erdiko zurezko ontzi ikoniko eta enblematiko bat berreskuratu eta zaharberritzeko esperientziaren transferentzia eta zabalkundea, Atlantikoko arrantzategietan, Irlandatik Dakarrera ibili zen itsasontzi batena. Bermeoko Udala da Ortube ontziaren jabea eta ikastaro honen bidez ikerketarako baliagarria den ondasun garrantzitsua dela adieraziko dugu.

Zurezko erriberako ontzioletan metatutako ontzigintzaren esperientzia teknologikoa ezagutzea eta zabaltzea. Ortube, erabat Bermeon egindako ontzia dugu eta garai bateko ezagutza teknologikoaren adierazpena ere bada. Aldi berean, garai bateko arrantzaleen bizimodua ere ezagutuko dugu.

Lagunen elkarte batek bultzatutako esperientzia komunitario altruista balioestea.

Itsasontzi berezien zurezko ontzigintzaren ondarea babestea eta balioan jartzea.

Garapen iraunkorreko helburuak, Nazio Batuak 2030, zabaltzea baxurako artisau-arrantzaren lana erakutsiz eta defendatuz.

Irakurri gehiago

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikaslea
  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak
  • Irakasleak
  • Profesionalak
  • Publiko orokorra
  • Arrantzaleen eta itsas zibilizazioa maite duten guztientzat

Metodologia

Hitzadiak egingo dira eta hitzaldi bakoitzaren amaieran elkarrizketak eratuko dira

Ortube itsasontzia bisitatuko dugu eta bertan orain arte egindako lanak ezagutuko dira.

Kolaboratzaileak

  • Ortube Ontziaren Lagun Elkartea, •	http.ortube.eus
  • Bermeoko Udala
  • Bizkaiako Foru Aldundia

Programa

2022-08-30

08:45 - 09:00

Ikasleen erregistroa

09:00 - 09:15

Inaugurazio instituzionala. Parte hartzeko ordena:

  • Aritz Abaroa Cantuariense | Bermeoko Alkatea
  • Maider Kortaxarena Rubio | UPV/EHUko Uda Ikastaroak - Idazkari Akademikoa
  • Begoña de la Ibarra Zuazo | Bizkaiko Foru Aldundia - Kultura Zuzendari Nagusia
09:15 - 09:25

Jardueraren zuzendaritzaren aurkezpena

  • Joseba Agirreazkuenaga Zigorraga | UPV/EHU - Katedraduna, historia garaikidean
09:25 - 10:30

“La recuperación del Ortube: 7 años de restauración 2016-2022“

  • Juan Andres Diez de Ulzurrun Moreno | Ortube Ontziaren Lagunen elkartea - Injineru industriala
10:30 - 11:30

“ Diseño y construcción de embarcaciones de madera en “Astilleros de Bermeo”.“

  • Kepa Aranburu Campos | Astilleros de Bermeo - Itsas injinerua
11:30 - 12:00

Atsedena

12:00 - 13:00

“Arrantzaren egoera Ortube atunontziaren garaian“

  • Juan Antonio Apraiz Zallo | Bermeoko Arrantzaleen Museoa - Merkataritzako itsas kapitaina
13:00 - 14:00

“Ortube ondoko atunontziak munduan barrena. “

  • Robert Ugalde Zabala | UPV/EHU - Irakasle eta ikertzailea

2022-08-31

09:15 - 10:15

“Arrantzaleen eguneroko bizimodua, Ortuberen garaian. Vida a bordo de los arrantzales del Ortube y pesqueros similares“

  • Jesus Urkidi Garcia | Ortube ontziaren lagun Elkartea - Ekonomista
10:15 - 11:15

“Itsas ondarea gazteriaren begietatik. Ortube itsasontziari buruz unibertsitateko ikasleek eginiko bideoak“

  • Miren Gabantxo Uriagereka | UPV/EHU - Irakaslea
11:15 - 12:00

Atsedena

12:00 - 13:50

Ortube itsasontziaren barruan: Bisita gidatua. Visita guiada al Ortube. Amaierako ekitaldia, ondorio nagusiak.

13:50 - 14:00

Sintesia

Zuzendariak

Joseba Agirreazkuenaga Zigorraga

UPV-EHU

Historia Garaikideko Katedraduna. (UPV-EHU). Ikerketa-talde kontsolidatuko ikertzaile burua, Biography & Parliament. (www.prosoparlam.org). 26 liburu idatzi ditu: 12 bakarrik sinatuta eta 14 ikerketa-taldeko kideekin. 82 artikulu indexatutako aldizkari zientifikoetan eta 87 liburu-kapitulu, argitalpenetan. 31 liburuko editorea.Gran Atlas de Historia de Euskal Herria (1998), Historia de Euskal Herria. Historia general de los vascos (2004, 6lib.).Bizkaiko Foru Aldundiko Historia (2014). Diccionario biográfico de Diputadas y Diputados del Parlamento Vasco.1980-1984. (Gasteiz Vitoria, Eusko Legebiltzarra-Parlamento Vasco, 2021). Euskal Herritarren Burujabetza (2012) Miguel de Unamuno saiakera saria XII. Edizioa. 2020ko EUSKADI Ikerkuntza saria. (Giza eta Gizarte Zientzien arloa). (Eusko Jaurlaritza. Hezkuntza saila.

Hizlariak

Juan Antonio Apraiz Zallo

Merkataritzako Itsasontzietako kapitaina (1984), Itsas Arrantzako eta Garraioko teknikaria (2003), Bilboko portuko Noatum S A edukiontzien terminaleko burua 2002tik erretiroa hartu zuen arte (2018). Ondare Historikoaren, Artxiboen, Museoen eta Liburutegien Dokumentazioan eta Kudeaketan espezializatzeko diploma (2005). Itsas arrantzako ikertzaile eta dibulgatzailea hainbat argitalpenen eta ikerketa-lanen egilea da, eta itsas munduarekin eta ondarea berreskuratzearekin lotutako ikastaroak eta hitzaldiak ematen ditu. Eusko Ikaskuntzako kidea eta Bermeoko Arrantzaleen Museoko, Donostiako Untzi Museoko eta Bilboko Itsasmuseumeko aholkularia.

Kepa Aranburu Campos

Bermeo, 1975). Ingeniero Técnico Industrial (UPV-EHU). Ingeniero Técnico Marítimo (UCA) Cádiz. Desde el año 2000 trabaja en Astilleros Bermeo S.L.

Juan Andres Diez de Ulzurrun Moreno

Juan Andrés Diez de Ulzurrun (Bilbo, 1958) Ingeniari industriala, mekanika espezialitatea. Yateko kapitaina. Portuko patroia. Pilotu pribatua. Bere ibilbide profesionala energiaren eremuan garatzen da. Garai bateko Campsa, Gas de Euskadi, Iberdrola, Enagas, Repsol (Petronor). Esparru horri lotutako konpainien hainbat kontseilu eta administrazio-organotako kide da. Txikitatik (1971) zurezko ontzi txikiak eraikitzen hasi zen Sukarrieta inguruan: Optimist, ibai-putzua, txintxorroa, txalupak eta gasolinak, 2 metroko luzera txikitik 8 metroko gasolinetaraino. 2007an Botes Sukarrieta lantegia sortu zuen Lamiaran industrialdean (Mundaka) egurrezko ontziak berreskuratzeko. 30 ontzi inguru, berreskuratu eta zaharberritu ditu. 2016ko uztailetik, beste boluntario batzuekin batera, Ortube berreskuratzen hasi zen, eta 2019ko urrian Ortube ontziaren lagunen elkartea eratu zuten eta elkarteko presidentea aukeratua izan zen.

Miren Gabantxo Uriagereka

UPV/EHU, Profesora e investigadora experta en Comunicación

Miren Gabantxo-Uriagereka (Bermeo, 1966). Irakasle eta ikertzaile iraunkorra (UPV/EHU). Kazetaria eta Komunikazioan Doktorea da UPV/EHUn. Interneten Garapenerako Masterra egin zuen Mondragon Unibertsitatean. Zinegotzia da ere Bermeko Udalean. Campuseko Kultur Zuzendaria izanez EHUkultura programazioa egiteko eta (2008-2013) Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko Medialab proiektu teknologikoaren Dekanordea. EITBn kazetaria izan zen 90.eko hamarkadan. 1996an hilabetea egin zuen bi atunontzi izoztatzaileetan, Indiako Ozeanoan, Seychelles irlen inguruan, Hilario bere aitaren bizitza dokumentatzeko –Atlantiar eta Indiar Ozeanoetan tunaren arrantza industrialean aurrendaria izan baita bera-. Arrantzaleen artean bizitako esperientzia horren ondoren idatzi zuen “Atuneros congeladores, el cambio generacional y la transmisión del conocimiento tradicional” [Zainak. Cuadernos de Antropología-Etnografía (25) : 33-36 (2003)].

Robert Ugalde Zabala

Ekonomian doktorea eta Ekonomia eta Enpresa Fakultatean irakaslea Finantza Ekonomiako Departamentuan.(UPV-EHU). Hainbat artikulu akademiko idatzi ditu eta Atuneros Congeladores Vascos: un sector de importancia económica mundo liburuaren egilea (2014). “Modelo de gestión intregral de riesgos para el sector atunero” (Fundación Mapfre, 2015) eta “El subsector atunero congelador en cifras: 2011-2017” (Ministerio de Agricultura, Pesca y Alimentación, 2019) liburuen egilekidea da. 2014 Julio Sáez Arriskuen Gerentziako Ikerkuntza Monografien Nazioarteko IV. Sariaren irabazlea

Jesus Urkidi Garcia

Ekonomilaria. Erretiratua. Eusko Ikaskuntzako bazkidea. Etnografiari eta itsas historiari buruzko azterlanak egin ditu, batez ere Bermeon oinarrituta. Ermuko Uetena ikerketa-taldeko kide izan zen, Bermeoko herri-kulturaren alderdiei buruzko ikerketan lagunduz. Etniker Bizkaiako kide gisa, herri horretan inkesta etnografikoa egiten lagundu zuen, Euskal Herriko Atlas Etnografikoan sartzeko. Arrantza tradizionalari eta ur tropikaletako tunidoen arrantzari buruzko lanak argitaratu ditu. Bermeoko arrantzaleen ontzigintzari eta arrantza-kalei buruzkoa ere bada. Era berean, argazki zaharrei buruzko argitalpenetan eta 1983ko uholdeei buruzko monografiko batean parte hartu du. Gaur egun, Ortube Ontziaren Lagun Elkarteko kidea da, eta itsasontziaren berreskurapenean parte hartzen du.

Matrikula prezioak

Aurrez aurre2022-08-30 arte
10,00 EUR

Kokalekua

Arrantzaleen museoa (Ertzilla dorrea)

Torrontero enparantza, 48370 Bermeo

Bizkaia

Sustainable development goals

2030 Agenda da nazioarteko garapenerako agenda berria. Nazio Batuen Erakundeak onartu zuen 2015eko irailean eta giza garapen jasangarriaren aldeko tresna eraginkorra izan nahi du planeta osoan. Haren zutabe nagusiak dira pobrezia errotik desagerraraztea, zaurgarritasunak eta desberdintasunak urritzea, eta jasangarritasuna bultzatzea. Aukera paregabea eskaintzen du mundua 2030. urtea baino lehen aldatzeko eta pertsona guztien giza eskubideak bermatzeko.

Garapen jasangarrirako helburuak

13 - Klimaren aldeko ekintza

Klima aldaketari eta haren ondorioei aurre egiteko premiazko neurriak hartzea. Gai gakoak: mitigazioa, erresilientzia eta egokitzeko gaitasuna, plangintza, estrategiak eta plan nazionalak, hezkuntza eta sentsibilizazioa, efektuen murrizketa eta alerta goiztiarra, Klima Aldaketari buruzko Nazio Batuen Esparru Konbentzioa betetzea.

Informazio gehiago
13 - Klimaren aldeko ekintza