Hezkuntza
Programazio didaktikoak eta defentsa lantzeko orientabideak

Programazio didaktikoak eta defentsa lantzeko orientabideak

Ots. 21 - 30. Api, 2022 Kod. @9-22

Azalpena

Ikastaro honek Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko baliozkotzea du (2168170044 kod.) unibertsitateaz kanpoko irakasleentzat. Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Sailaren  baliozkotzea ere  dauka irakasleen etengabeko prestakuntza gisa.

Ikastaro honetan, ikasleen errealitatetik abiatuta Haur Hezkuntza, Lehen Hezkunta, Bigarren Hezkuntza zein Lanbide Heziketako araudian oinarritzen diren programazio didaktikoen gakoak eta aplikazioa landuko dira metodologia aktiboak txertatuz (PBL, erronkak, STEAM, arazoak, ETHAZI).   Hortaz gain, komunikazioa ere jorratzen da, ahozko defentsa baten aurrean baliabideak eskuratzeko.

Metodologiari dagokionez, ikaslearen autonomia eta partehartzea sustatuko da. Irakaskuntza ikaskuntza esanguratsuan oinarrituz.

Bakoitzaren errealitatetik abiatuta, programazio didaktiko baten gakoak bereiziko ditu ikasleak.

Zereginak euskaraz, gazteleraz edo ingelesez bidali daitezke.

Irakurri gehiago

Helburuak

Programazioaren zein unitate didaktikoaren gakoak identifikatzea eta norberaren programaziorako orientabideak jasotzea oposaketei begira batez ere.

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikaslea
  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak
  • Irakasleak

Metodologia

Ikastaro honetan, ikasleen errealitatetik abiatuta Haur Hezkuntza, Lehen Hezkunta, Bigarren Hezkuntza zein Lanbide Heziketako araudian oinarritzen diren programazio didaktikoen gakoak eta aplikazioa landuko dira metodologia aktiboak txertatuz (PBL, erronkak, STEAM, arazoak, ETHAZI). Hortaz gain, komunikazioa ere jorratzen da, ahozko defentsa baten aurrean baliabideak eskuratzeko. Metodologiari dagokionez, ikaslearen autonomia eta partehartzea sustatuko da. Irakaskuntza ikaskuntza esanguratsuan oinarrituz. Bakoitzaren errealitatetik abiatuta, programazio didaktiko baten gakoak bereiziko ditu ikasleak. Foroetan parte hartzea: %10 Zereginak %90 • Ikastaroa gainditzeko %50 batzen duten eginkizunak gainditu beharko dira.

Irakurri gehiago

Kolaboratzaileak

  • Eusko Jaurlaritza - Hezkuntza Saila

Programa

2022-02-21 / 2022-03-04

Justifikazioa, testuingurua eta marko juridikoa

Atal honetan programazioaren lehenengo zatia azalduko da. Horrez gain ikastetxearen testuinguruak duen garrantziari buruz hausnartuko dute ikasleak. Heziberri 2020n oinarritutako programazioaren gakoak landuko dira. Gaia amaitzean ikasleak programazioaren atal bat aurkeztuko du.

2022-03-05 / 2022-03-20

Konpetentziak, helburuak eta edukiak

Marko juridikotik abiatuta, gai honetan oinarrizko zein diziplinako konpetentziak landuko dira. Bide batez, bakoitzaren gaiari lotuta, helburuak formulatzen ikasiko dugu. Gaia amaitzean ikasleak programazioaren atal bat aurkeztuko du.

2022-03-21 / 2022-04-24

Unitate didaktikoak eta defentsa

Atal honi buruzko gakoak landuko dira eta gaia amaitzean ikasleak UD bat landuta aurkeztuko du.

Zuzendariak

Virginia Lacarra Escorza

Cebanc, Irakaslea

Hizlariak

Virginia Lacarra Escorza

Cebanc, Irakaslea

Matrikula prezioak

Matrikula2022-02-23 arte
212,00 EUR
180,00 EUR
180,00 EUR
148,00 EUR
180,00 EUR
180,00 EUR

Sustainable development goals

2030 Agenda da nazioarteko garapenerako agenda berria. Nazio Batuen Erakundeak onartu zuen 2015eko irailean eta giza garapen jasangarriaren aldeko tresna eraginkorra izan nahi du planeta osoan. Haren zutabe nagusiak dira pobrezia errotik desagerraraztea, zaurgarritasunak eta desberdintasunak urritzea, eta jasangarritasuna bultzatzea. Aukera paregabea eskaintzen du mundua 2030. urtea baino lehen aldatzeko eta pertsona guztien giza eskubideak bermatzeko.

Garapen jasangarrirako helburuak

4 - Kalitatezko hezkuntza

Kalitatezko hezkuntza inklusiboa eta ekitatiboa bermatzea eta pertsona guztientzako etengabeko ikaskuntzarako aukerak sustatzea. Gai gakoak: doako irakaskuntza, bidezkoa eta kalitatezkoa, goi mailako prestakuntzarako berdintasunezko sarbidea, garapen jasangarrirako hezkuntza, desgaitasuna duten pertsonentzako hezkuntza instalazio egokiak, ikaskuntza ingurune seguruak, ez-bortitzak, inklusiboak eta eraginkorrak.

Informazio gehiago
4 - Kalitatezko hezkuntza