Hezkuntza
Uda ikastaroa
Arazoei aurre egiteko trebetasuna eta aldagai emozionalak

Arazoei aurre egiteko trebetasuna eta aldagai emozionalak

Uzt. 06 - 07. Uzt, 2023 Kod. H11-23

Azalpena

Adimen emozionala ikaskuntzaren arlo garrantzitsu bezala nabarmendu den honetan, ikasleek euren emozio, ideia eta portaeraz jabetzea eta hauen erregulaziorako behar dituzten estrategiak erabiltzera bideratu behar ditugu, sortu daitezkeen arazo edota gatazka ezberdinei erarik eraginkor eta osasuntsuenean aurre egiteko. Arazoak gure bizitzaren parte diren heinean (Cardeñoso, 2006), eremu akademikoaren parte ere badira, bai arlo intrapertsonalean (adb., talde lanetan arazoak) eta baita interpertsonalean (adb., estresaren kudeaketa; D’Zurilla et al., 2002).

Arazoei aurre egiteko trebetasunetan ikasleak trebatzeko eta honekin lotutako aldagai emozionalak lantzeko beharrezkoak diren oinarriak partekatzen dira Uda Ikastaro honetan, partaideak teorian eta gaur egungo errealitatean oinarritutako esku hartzeak diseinatzeko asmoz. Izan ere, trebetasun hauen lanketak ez ditu bakarrik ikasleen bizitza akademikoan onurak ekarriko, bizitza pertsonalean ere onurak ekarriko ditu, garapen integral bat bideratzen (De la Fuente et al., 2022).

Irakurri gehiago

Helburuak

Arazo emozionalak konpontzeko trebetasun sozioemozionaletan kontzientzia hartzea.

Dinamika desberdinen bidez arazoen aurrean daukagun pentsamenduaz eta jarreraz ohartzea.

Arazoei aurre egiteko trebetasunen aldagai emozionalak ezagutzea.

Aldagai motibazionalak ezagutzea eta hauen garrantziaz jabetzea.

Arazoei aurre egiteko trebetasuna testuinguru akademikoan kokatzea.

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikaslea
  • Irakasleak

Lankidetza

Programa

2023-07-06

08:45 - 09:00

Erregistroa

09:00 - 10:15

Jardueraren zuzendaritzaren aurkezpena

  • Nerea Larruzea Urkixo | Euskal Herriko Unibertsitatea - PDI (UPV/EHU)
  • Amaia de la Fuente Gaztañaga | Euskal Herriko Unibertsitatea - PDI
10:15 - 11:00

“Erronkaren aurkezpena: Taldeak sortu eta eginkizunaren azalpen konkretua“

  • Nerea Larruzea Urkixo | Euskal Herriko Unibertsitatea - PDI
  • Amaia de la Fuente Gaztañaga | Euskal Herriko Unibertsitatea - PDI
11:00 - 12:00

“Arazoei aurre egiteko trebetasuna: Zer da arazo bat? Nola egiten diegu aurre?“

  • Nerea Larruzea Urkixo | Euskal Herriko Unibertsitatea - PDI
  • Amaia de la Fuente Gaztañaga | Euskal Herriko Unibertsitatea - PDI
12:00 - 12:30

Atsedena

12:30 - 13:45

“Arazoei aurre egiteko trebetasuna: genero desberdintasunak eta eragin emozionala“

  • Nerea Larruzea Urkixo | Euskal Herriko Unibertsitatea - PDI
  • Amaia de la Fuente Gaztañaga | Euskal Herriko Unibertsitatea - PDI
13:45 - 14:30

Sintesia

2023-07-07

09:00 - 10:00

“Aldagai motibazionalen papera aztertuz“

  • Nerea Larruzea Urkixo | Euskal Herriko Unibertsitatea - PDI
  • Amaia de la Fuente Gaztañaga | Euskal Herriko Unibertsitatea - PDI
10:00 - 11:30

“Erronka bideratzeko ordua: Landutako aspektuak eskola eremuan lantzeko saioen diseinua“

  • Nerea Larruzea Urkixo | Euskal Herriko Unibertsitatea - PDI
  • Amaia de la Fuente Gaztañaga | Euskal Herriko Unibertsitatea - PDI
11:30 - 12:00

Atsedena

12:00 - 13:30

“Guztion artean ikasiz: Diseinatutako saioen aurkezpena“

  • Nerea Larruzea Urkixo | Euskal Herriko Unibertsitatea - PDI
  • Amaia de la Fuente Gaztañaga | Euskal Herriko Unibertsitatea - PDI
13:30 - 14:00

Sintesia

14:00 - 14:30

Itxiera

  • Nerea Larruzea Urkixo | Euskal Herriko Unibertsitatea - PDI
  • Amaia de la Fuente Gaztañaga | Euskal Herriko Unibertsitatea - PDI

Zuzendariak

Amaia de la Fuente Gaztañaga

Euskal Herriko Unibertsitatea

Psikodidaktika: Hezkuntzaren psikologia eta Didaktika Espezifikoetan doktorea, eta Gizarte Hezkuntzan graduatua Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU). Gaur egun, irakasle da unibertsitate bereko Bilakaeraren eta Hezkuntzaren Psikologiako Departamentuan, Lehen Hezkuntzako eta Gizarte Hezkuntzako Graduan eskolak ematen dituelarik. Batez ere trebetasun sozioemozionalekin eta horiek ikasleen osasunean duten eraginarekin lotutako artikulu zientifikoak argitaratu ditu, generoak horietan duen eraginean ere zentratu izan da. Nazioarteko eta nazioko kongresuetan ere parte hartu du. Lanean ari diren irakasleentzako hainbat prestakuntza-ikastaro diseinatu ditu, eskola-testuinguruan trebetasun sozioemozionalak lantzeko.

Hizlariak

Nerea Larruzea Urkixo

Euskal Herriko Unibertsitatea

Psikodidaktika: Hezkuntzaren Psikologia eta Didaktika Espezifikoetan Doktorea, Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU). Egun, unibertsitate bereko Bilakaeraren eta Hezkuntzaren Psikologiako Departamentuko irakaslea da, eta baita Irakas Sistema Ebaluatu eta Ikertzeko Erakundean (ISEI-IVEI) teknikaria ere. Bere ikerketa-ildoak autoelkarrizketan, erregulazio emozionalean eta ikaskuntza autoerregulatuan oinarritzen dira, baita generoak aldagai horietan duen eraginean ere. Arlo horretako formakuntzak diseinatu eta aurrera eraman ditu, hezkuntza-etapa desberdinetako irakasleei zuzenduak izan direlarik.

Matrikula prezioak

Aurrez aurre2023-05-31 arte2023-07-06 arte
25,00 EUR59,00 EUR
- 84,00 EUR
- 71,00 EUR
- 59,00 EUR
- 71,00 EUR
- 71,00 EUR
- 71,00 EUR
- 71,00 EUR

Kokalekua

Miramar Jauregia

Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia

Gipuzkoa

43.3148927,-1.9985911999999644

Miramar Jauregia

Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia

Gipuzkoa

Sustainable development goals

2030 Agenda da nazioarteko garapenerako agenda berria. Nazio Batuen Erakundeak onartu zuen 2015eko irailean eta giza garapen jasangarriaren aldeko tresna eraginkorra izan nahi du planeta osoan. Haren zutabe nagusiak dira pobrezia errotik desagerraraztea, zaurgarritasunak eta desberdintasunak urritzea, eta jasangarritasuna bultzatzea. Aukera paregabea eskaintzen du mundua 2030. urtea baino lehen aldatzeko eta pertsona guztien giza eskubideak bermatzeko.

Garapen jasangarrirako helburuak

4 - Kalitatezko hezkuntza

Kalitatezko hezkuntza inklusiboa eta ekitatiboa bermatzea eta pertsona guztientzako etengabeko ikaskuntzarako aukerak sustatzea. Gai gakoak: doako irakaskuntza, bidezkoa eta kalitatezkoa, goi mailako prestakuntzarako berdintasunezko sarbidea, garapen jasangarrirako hezkuntza, desgaitasuna duten pertsonentzako hezkuntza instalazio egokiak, ikaskuntza ingurune seguruak, ez-bortitzak, inklusiboak eta eraginkorrak.

Informazio gehiago
4 - Kalitatezko hezkuntza