Bertako produktuen ezagutza eta hauen kontsumoa bultzatzea
Azalpena
Bertako produktuak eta garaikoak zeintzuk diren ba al dakigu?
Bereizten al ditugu bertako eta kanpoko produktuak?
Zeintzuk dira bertako produktuen kontsumo ohiturak?
Zer egin dezakegu bertako produktuen kontsumoa handitzeko?
Jardunaldi honetan galdera hauek erantzuten saiatuko gara.
Helburuak
Bertako eta garaiko produktuen ezagutza handitzea.
Bertako eta garaiko produktuen kontsumo ohiturak ezagutzea.
Bertako eta garaiko produktuen kontsumoa areagotzea.
Jarduera nori zuzenduta
- Publiko orokorra
- Unibertsitateko ikaslea
- Unibertsitarioak ez diren ikasleak
- Irakasleak
- Profesionalak
- 1.go sektoreari zerbitzua ematen dioten eragileak
Programa
2024-09-27
Erregistroa eta dokumentazio banaketa
“Inaugurazio“Jardueraren zuzendaritzaren aurkezpena
- Eneko Maioz | Landaola - Zuzendaria
- Maider Kortajarena Rubio | UIK - Idazkari academikoa
“ Elikadura osasungarri eta jasangarria sustatzeko tresnak“
- Elika Fundacioa
“Barazkien kontsumoa Gipuzkoan “
- Leire Vega | Prosumerlab - Ikerketa arduraduna
Kafe tartea
Mahai ingurua: Mahai ingurua
- Leire Arandia Aranburu | D`ELIKATUZ
- Maite Otaño | GILBE
- Ainhoa Lete Zabaleta | Bergarako Zinegotzia
- Xabier Aldalur Agirre | Bertan Merkatari Elkartea
- Mikel Ayala Gabilondo | Prosumerlab
Zuzendariak
Yurre Peñagarikano Zubeldia
Urkome
Agurtzane Etxaniz Etxaniz
Asociación de Desarrollo Rural de Debabarrena
Hizlariak
Xabier Aldalur Agirre
Dendartean, Técnico de Oficina
Leire Arandia Aranburu
Mikel Ayala Gabilondo
Elika Fundacioa
Maider Kortajarena Rubio
Uda Ikastaroak Fundazioa
Maider Kortajarena Rubio irakasleak Erizaintza eta Gizarte eta Kultura Antropologia ikasi zuen Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU). OSAKIDETZA Euskal Osasun Zerbitzuan lan egin zuen 9 urtez, erizain kliniko gisa, hainbat zerbitzutan. 2006an hasi zen UPV/EHUn irakasle-ikertzaile lanetan. Erizaintzako Graduan irakasten dituen irakasgaiak "Osasun Publikoa" eta "Patologia eta Oinarrizko Zainketak" dira. UPV/EHUko "Zahartze osasungarria eta bizi-kalitatea", "Ikerketa biomedikoa" eta "Osasun publikoa" master ofizialetan irakasten du. 2008-2012 ikasturtean UPV/EHUko irakasleen jarduera ebaluatzeko Docentiaz Programan Oso ongi ebaluazioa lortu zuen eta 2017-2022 aldian Bikain. Doktore gradua lortu zuen 2012an. Ikerketa-lana AGEING ON taldean egiten du, biztanleriaren jarduera fisikoaren ohiturekin eta zahartzearekin lotutako gaietan. 40 TFG, 6 TFM eta hiru doktore-tesi zuzendu ditu. UNIBASQ Unibertsitate Sistemaren Kalitate Agentziaren ebaluazio positiboa lortu du. Saileko idazkari akademikoa izan da. Erizaintza I, Mugikortasuneko dekanordea Donostiako Erizaintza Sailean eta 2022tik idazkari akademikoa da UPV/EHUko Udako Ikastaroen Fundazioan. Orcid ID: https://orcid.org/0000-0002-2997-3370
Ainhoa Lete Zabaleta
Eneko Maioz
Maite Otaño
Leire Vega
Matrikula prezioak
Aurrez aurre | 2024-09-27 arte |
---|---|
0 EUR |
Online zuzenean | 2024-09-27 arte |
---|---|
0 EUR |
Kokalekua
GOIZANE Zentroa, Zaldibia
Olaeta Auzoa, 6, 20247 Zaldibia, Gipuzkoa
Gipuzkoa
GOIZANE Zentroa, Zaldibia
Olaeta Auzoa, 6, 20247 Zaldibia, Gipuzkoa
Gipuzkoa
Sustainable development goals
2030 Agenda da nazioarteko garapenerako agenda berria. Nazio Batuen Erakundeak onartu zuen 2015eko irailean eta giza garapen jasangarriaren aldeko tresna eraginkorra izan nahi du planeta osoan. Haren zutabe nagusiak dira pobrezia errotik desagerraraztea, zaurgarritasunak eta desberdintasunak urritzea, eta jasangarritasuna bultzatzea. Aukera paregabea eskaintzen du mundua 2030. urtea baino lehen aldatzeko eta pertsona guztien giza eskubideak bermatzeko.
3 - Osasuna eta ongizatea
Bizitza osasuntsua bermatzea eta pertsona guztien ongizatea sustatzea, adin guztietan. Gai gakoak: osasun estaldura unibertsala, sexu eta ugalketa osasuna, trafikoagatik, poluzioagatik eta produktu kimikoengatik istripua izan duten pertsona kopurua txikitzea, amen eta jaioberrien heriotza tasa murriztea, HIESa bezalako epidemien amaiera, hepatitisari eta urak transmititutako gaixotasunei aurre egitea, drogen eta alkoholaren prebentzioa, tabakoaren kontrola.
Informazio gehiago11 - Hiri eta komunitate jasangarriak
Hiriak eta giza asentamenduak inklusiboak, seguruak, erresilienteak eta jasangarriak izatea lortzea. Gai gakoak: sarbidea etxebizitza eta oinarrizko zerbitzu egoki, seguru eta irisgarrietara, garraio sistema egokiak eta jasangarriak, hirigintza inklusiboa, plangintza eta kudeaketa parte hartzailea, kultura eta natura ondarearen babesa, airearen kalitatea, hondakinak, berdeguneak, hiriguneen, hiri inguruen eta landa inguruneen arteko loturak.
Informazio gehiago12 - Ekoizpen eta kontsumo arduratsuak
Kontsumo eta ekoizpen eredu jasangarriak bermatzea. Gai gakoak: baliabide naturalen kudeaketa jasangarria eta erabilera eraginkorra, atmosferara, uretara eta lurzorura askatutako partikula kimikoak murriztea, hondakinak gutxitzea, birziklatzea, berrerabiltzea eta murriztea, jardunbide jasangarriak, erosketa publiko jasangarria, bizimodu jasangarriak, erregai fosilei ematen zaizkien laguntza ez-eraginkorrak arrazionalizatzea.
Informazio gehiago