Eskola Publikoan, ikaslearen ebaluazioa ardatz
Azalpena
XXI.mendean sartuta gauden honetan, Euskal Eskola Publikoaz aritzea garrantzitsutzat jotzen dugu ezinbestean LOMLOE legearen gauzatzeak egin izan duguna birpentsatzera eta aldatzera eramango gaituelako. Eskola Publikoak bere ahalduntze prozesuan jarraitu beharra dauka euskal gizartearen kohesioaren mesedetan eta euskal herritarron hezkuntza kalitatea bermatuz.
Uda Ikastaro honetan LOMLOE legearen inplementazioak sortu dituen begirada, hausnarketa, eginbehar eta gauzatze berriei buruz hitz egin nahi dugu.
Konpetentzietan oinarritu beharreko hezkuntza praktiken aurrean gaude eta marko berritzaile honek gauza asko aldatzera gonbidatzera gaitu, beste hainbeste desikastera eta eginbeharreko guzti-guztiak ikaslea erdigunean jarrita egitera.
Aldaketa garaiak, garai "nahasiak" izaten direla ezin ukatu eta nahasmendua ahal den eta txikiena izan nahian, elkarrekin jardutea izan daiteke argirik indartsuena. Ziurgabetasuna izango omen da datozen urteetako ezaugarrietako bat eta guri ikasleei ziurgabetasun hori kudeatzeko dakizkigun tresna egokienak eskaintzea da, hala ere, paradoxikoki, ziurgabetasuna gurea ere bada, orain arte egindakoa ez baita gaur egun balekoa.
Egoera honetan ere, irakasleak, ikasleak eta familiak ez daudela bakarrik irudikatu nahi dugu, baditugula aurrera eramaten ari garen praktika onak, badugula berrikuntzarako grina, baditugula ispiluak non begiratu, badugula elkarrengandik zer ikasi eta badugula ere aldi berean Euskal Eskola Publikoa osatzen dugunon sarea indartu beharra.
Helburuak
LOMLOE legearen garapena ikastetxeetan eta ikasgelan modu egokian bideratzeko Euskal Eskola Publikoa egiten ari den ahaleginak balioan jarri eta plazaratu.
Praktika onen bidez aipatu legearen gauzatze praktikoarekin lotutako esperientziak gertutik ezagutu.
Konpetentzietan hezitu beharrak EBALUAZIOAn eta ebaluatzeko moduetan sortzen dituen ajeak eta aukerak partekatu eta honen inguruko hausnarketa kolektiboa butzatu.
Ikaslearen irteera profila behin zehaztuta, helburu honi erantzuteko IRAKASLEEN sarrera profila, identitatea, sistema nola sartzen diren eta nola sartu beharko liratekeen aztertu.
LOMLOE legearen gauzatzeak sortzen dizkigun argi ilunak eta aukerak eta mehatxuak definitu eta aurrerantzean begirada non, zertan eta zertarako jarri behar dugun antzeman.
Ikastaroa bera hausnarketa kolektiboa egiteko gune bihurtu. Irtenbideen lanketa ere elkarrekin egin eta laguntza behar izanez gero, ikastetxeak eta zuzendaritza taldeak sistemako kideen bidelagun izateko prest daudela jakinarazi.
Jarduera nori zuzenduta
- Unibertsitateko ikaslea
- Irakasleak
- Profesionalak
Lankidetza
Programa
2024-07-01
Erregistroa
Jardueraren zuzendaritzaren aurkezpena
- Josu Etxaburu Osa | HEIZE - Idazkari Teknikoa
“Ebaluazioaren garrantzia hobekuntzarako“
- Begoña Pedrosa Lobato | Hezkuntza Saila - Sailburuordea
“LOMLOE eta ebaluazio Eskola Publikoan“
- Iñigo Salaberria Aliaga | HEIZE - Presidentea
Atsedena
“Bertaratutakoekin elkarrizketan 1“
- Iñigo Salaberria Aliaga | HEIZE - Presidentea
“Praktika onak 1: Konpetentzietan hezitzen (eremukako lanketa) “
- Leire Arenal Garcia | Bermeo BHI - Zuzendaria
Sintesia
2024-07-02
“Irakasleriaren identitatea, sarrera profila eta kultura profesionala “
- Maialen Oiartzun Irastorza | EHU - Ikertzailea
- Nerea Muguruza Azkarraga | EHU - Ikertzailea
“Ebaluazio aginduaren inguruko gogoeta partekatua “
Euskal Herriko agintaritzaren aldizkarian 2024ko urtarrilaren 31an argitaratutakoa
- Idoia Pujana Uriarte | Botikazar BHI - Zuzendaria
Atsedena
“Praktika onak 2: Konpetentzien ebaluazioaren gauzatze praktikoak“
- Olatz Altzua Galparsoro | Arrasate BHI - Zuzendaria
“Bertaratutakoekin elkarrizketan 2“
- Iñigo Salaberria Aliaga | HEIZE - Presidentea
Sintesia
2024-07-03
“Ikaslearen ebaluazioa“
- Anaje Ferreiro Inza | Berritzegune Nagusia - Curriculum eta Metodologiako arduraduna
- Arrate Oianguren Txurruka | Hezkuntza Saila - Ikuskaritza Zentrala
“Praktika onak 3: Ebaluazio konpetentziala familiei komunikatzen“
- Amaia Osoro Gorrotxategi | Plaentxi HLHI - Zuzendaria
- Edurne Ugalde Izaguirre | Plaentxi HLHI - Ikasketa Burua
Atsedena
“Praktika onak 4: Konpetentzietan ebaluatu eta berau komunikatu“
- Ibon Zabala Arrillaga | Urdanetako Eskola - HHko koordinatzailea
- Maddi Alberdi Salegi | Urdaneta Eskola - Ikasketa Burua
“Bertaratutakoekin elkarrizketan 3“
- Iñigo Salaberria Aliaga | HEIZE - Presidentea
Atsedena
Mahai ingurua: “Ebaluazioaren argi ilunak“
- Iñigo Salaberria Aliaga | HEIZE - Presidentea
- Anaje Ferreiro Inza | Berritzegune Nagusia - Curriculum eta Metodologiako arduraduna
- Maddi Alberdi Salegi | Urdaneta Eskola - Ikasketa Burua
- Josu Etxaburu Osa | HEIZE - Koordinazio teknikoa
Sintesia
Zuzendariak
Josu Etxaburu Osa
HEIZE, Zuzendari-ohia
JOSU ETXABURU OSA - Ondarroan jaioa 1961ean - Magisteritza ikasketak Filologia alorrean. - Euskal Filologia ikasketak egina. - Ikastetxeen zuzendaritzan Graduondoa - Euskal Kulturan Graduondoa - Linguistikan Masterra IBILBIDE PROFESIONALA: - Irakaskuntza munduan ibilbide luzea: 32 urte - Ibilbide honetan, itunpeko ikastetxean, irakaskuntza kooperatiban eta Irakaskuntza Publikoan aritua - Azken 20 ikasturteak Elorrio Institutuan Euskara eta Teknologia irakasle gisa. - Urte betez Berritzegune Nagusian "Lidergoa eta Kalitatea ikastetxe publikoetan" lantaldeko arduraduna ZUZENDARITZAN IBILIBIDEA: - 3 urte Lea-Artibai Teknik Ikastetxeko Ikasketaburua. - 16 urte Elorrio Institutuko zuzendari - DANTZERTIko (Arte Dramatiko eta Dantza Goi Mailako Eskola) zuzendari BESTE ERANTZUKIZUN BATZUK: - 15urteetan BIHEko (Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Publikoetako Zuzendarien Elkartea) presidente. - 2 urteetan HEIZEko (Herri Ikastetxeetako Zuzendari/Zuzendaritza Taldeen Elkartea) presidente
Hizlariak
Maddi Alberdi Salegi
Olatz Altzua Galparsoro
Leire Arenal Garcia
Josu Etxaburu Osa
HEIZE, Zuzendari-ohia
JOSU ETXABURU OSA - Ondarroan jaioa 1961ean - Magisteritza ikasketak Filologia alorrean. - Euskal Filologia ikasketak egina. - Ikastetxeen zuzendaritzan Graduondoa - Euskal Kulturan Graduondoa - Linguistikan Masterra IBILBIDE PROFESIONALA: - Irakaskuntza munduan ibilbide luzea: 32 urte - Ibilbide honetan, itunpeko ikastetxean, irakaskuntza kooperatiban eta Irakaskuntza Publikoan aritua - Azken 20 ikasturteak Elorrio Institutuan Euskara eta Teknologia irakasle gisa. - Urte betez Berritzegune Nagusian "Lidergoa eta Kalitatea ikastetxe publikoetan" lantaldeko arduraduna ZUZENDARITZAN IBILIBIDEA: - 3 urte Lea-Artibai Teknik Ikastetxeko Ikasketaburua. - 16 urte Elorrio Institutuko zuzendari - DANTZERTIko (Arte Dramatiko eta Dantza Goi Mailako Eskola) zuzendari BESTE ERANTZUKIZUN BATZUK: - 15urteetan BIHEko (Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Publikoetako Zuzendarien Elkartea) presidente. - 2 urteetan HEIZEko (Herri Ikastetxeetako Zuzendari/Zuzendaritza Taldeen Elkartea) presidente
Anaje Ferreiro Inza
Nerea Muguruza Azkarraga
UPV/EHU , Ikerlaria
Arrate Oianguren Txurruka
Eusko Jaurlaritza
Titulazioak: OHOKO irakaslea Psikologian lizenziatua Pedagogian lizenziatua EHUn Doktorea Lanpostuak. 1986tik irakaslea ikastetxe ezberdinetan Hezkuntza ikuskaria 2006tik Ikuskari zentrala 2023tik
Lehen Hezkuntzako graduatua (2017) eta Gizarte eta Hezkuntza Arloko Ikerketako masterra (2018) Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU). Hezkuntza Zientzien Saileko irakaslea eta IkasGaraian ikerketa taldeko kidea. Bertan, honako doktore-tesia egiten ari da: “Irakasle onenak kalitateko eskolarako: lanbiderako sarbidearen diagnostikoa eta proposamenak euskal eskola publikorako”.
Amaia Osoro Gorrotxategi
Begoña Pedrosa Lobato
Begoña Pedrosa (Areatza, 1975). Licenciada en Filología Inglesa (Universidad de Deusto, 1997) Máster en Lingüística (Master of Arts, University of Illinois, EEUU, 1999). Doctora en Lingüística Aplicada (Universidad del País Vasco, 2011). MBA Executive en Mondragon Unibertsitatea (2017). Experiencia en Mondragon Unibertsitatea desde 2002 hasta la actualidad: • Trayectoria de docencia en Grado en Educación Primaria y Educación Infantil, Trayectoria en Lengua Extranjera y Grado Audiovisual. Ha creado y coordinado diferentes grupos en el ámbito de la innovación. • Ha desarrollado su trayectoria investigadora en el grupo de investigación BAHI-IALE en las siguientes líneas de investigación: desarrollo de la competencia plurilingüe en contextos de lenguas minoritarias, estrategias pedagógicas en contextos CLIL y actitudes del alumnado respecto al aprendizaje de lenguas. • Trayectoria de gestión: decana de Humanidades y Ciencias de la Educación desde 2014.
Idoia Pujana Uriarte
Botikazar BHI
Idoia Pujana Uriarte- Usansolon jaioa 1971ean –Farmazia Fakultatean ikasketak (Gasteiz, EHU) Elikagaien Zientzia eta Teknologia alorrean. – Doktoretza ikasketak Medikuntza Fakultatean (Leioa, EHU)- 2002an Tesia irakurrita- Egonaldian “Institute of Biotechnology” (Helsinki, Finland), “Institut Pateur” (Paris, Frantzia) IBILBIDE PROFESIONALA: - Hogeita zortzi urte irakaskuntza munduan. Ibilbide honetan, Lanbide Heziketako irakaslea , EHUko Irakasle Elkartua (Medikuntza eta Zientzia Fakultatetan) eta Bigarren Hezkuntzako irakaslea. ZUZENDARITZAN IBILIBIDEA: - Hamabi urte Botikazar BHIko Zuzendaritza Taldeko kidea (Idazkaria eta Nazioarteko Proiektuen Arduraduna). Azkeneko zazpi urtetan Botikazar BHIko Zuzendaria.
Edurne Ugalde Izaguirre
Ibon Zabala Arrillaga
Heziketa Fisikoa eta Haur Hezkuntzako diplomaturak ditut Euska Herriko Unibertsitatean. 2007az geroztik Eskola Publikoan irakakasle eta azken 4 urteak Ordiziako Urdaneta eskolan, Haur Hezkuntzan. Gaur egun HHko koordinatzeailea eta bost urteko tutore naiz. Aurten jarri dugu martxan Baso Eskola ekimena.
Iñigo Salaberria Aliaga
Heize, euskal eskola publiko ikastetxeen elkartea, Presidentea
Musika ikasketekin batera EHUn Magisteritza eskolako Musika espezialista formakuntza jaso ondoren disziplina anitzetan jardun izan da. Lezo Herri Eskolako zuzendaritza ardurekin batera EAEko ikastetxe publikoen Heize elkarteko sorreratik koordinazio taldeko kidea. Gaur egun Heizeko presidentea da.
Laburpena
Uda Ikastaroaren zuzendaritzak bidalitako ondorioak
Sustainable development goals
2030 Agenda da nazioarteko garapenerako agenda berria. Nazio Batuen Erakundeak onartu zuen 2015eko irailean eta giza garapen jasangarriaren aldeko tresna eraginkorra izan nahi du planeta osoan. Haren zutabe nagusiak dira pobrezia errotik desagerraraztea, zaurgarritasunak eta desberdintasunak urritzea, eta jasangarritasuna bultzatzea. Aukera paregabea eskaintzen du mundua 2030. urtea baino lehen aldatzeko eta pertsona guztien giza eskubideak bermatzeko.
3 - Osasuna eta ongizatea
Bizitza osasuntsua bermatzea eta pertsona guztien ongizatea sustatzea, adin guztietan. Gai gakoak: osasun estaldura unibertsala, sexu eta ugalketa osasuna, trafikoagatik, poluzioagatik eta produktu kimikoengatik istripua izan duten pertsona kopurua txikitzea, amen eta jaioberrien heriotza tasa murriztea, HIESa bezalako epidemien amaiera, hepatitisari eta urak transmititutako gaixotasunei aurre egitea, drogen eta alkoholaren prebentzioa, tabakoaren kontrola.
Informazio gehiago4 - Kalitatezko hezkuntza
Kalitatezko hezkuntza inklusiboa eta ekitatiboa bermatzea eta pertsona guztientzako etengabeko ikaskuntzarako aukerak sustatzea. Gai gakoak: doako irakaskuntza, bidezkoa eta kalitatezkoa, goi mailako prestakuntzarako berdintasunezko sarbidea, garapen jasangarrirako hezkuntza, desgaitasuna duten pertsonentzako hezkuntza instalazio egokiak, ikaskuntza ingurune seguruak, ez-bortitzak, inklusiboak eta eraginkorrak.
Informazio gehiago5 - Genero berdintasuna
Genero berdintasuna lortzea eta emakume eta neska guztiak ahalduntzea. Gai gakoak: diskriminazio eta indarkeria mota guztiak amaitzea, ordaindu gabeko zaintzak eta etxeko lanak aitortzea, erantzukizun partekatua, aukera berdintasuna, parte hartze erabateko eta eraginkorra, ugalketa eskubideak, baliabide ekonomikoetarako eskubide berdintasuna, lurra, beste ondasun batzuk eta jabetza eskuratzea.
Informazio gehiago